Plano hipodamiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
Greziarrentzat hiriko eremua mugatua zen, politikoki eta bisualki kontrolagarria. Kokalekuak topografia irregularrean zeuden eta bloke-sailen moduan eraikitzen ziren. Honela, [[agora]] eta [[Akropoli|akropolia]] salbuetsiz, Grezia klasikoaren hiriak zelula irregularren multzo bat ziren.
Hala ere, denboraren poderioz, greziarrek hiri-kontzeptu orokorra garatu zuten. [[Hipodamo Miletokoa|Hipodamok]] garaiko ideiak garatu zituen berezko hiri-egitura bat sortuz, kolonizatutako hirietan errepikatzen dena: kale erregularren trazadura.
Plaza zabalak gehituz parrila antolamenduan, sarearen erdigunean agora dago. Esparru hau trafikotik salbuetsirik. Polis klasikoan bezala, hiri hipodamikoan ez daude ardatz nagusirik eta eraikin nagusien kokapena inguruko espazioak antolatzen du. Honen adibidea [[Mileto]] eta [[Priene]] hiriak.
K. a. V. mendean sare ortogonala ohikoena zen hiria planifikatzerakoan. Sare hipodamikoa izan zen tresnarik erabiliena kolonia berriak eraikitzeko. Tradizio klasikoan eta helenistikoan oinarrituz, erromatarrek Greziako hiri-ideiak hartu eta hedatu zituzten.
 
== Erreferentziak ==