Georges Poulet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Erreferentziak: clean up, replaced: |BEL}} → |Belgika}} using AWB
+jaiotza eta heriotza datak
1. lerroa:
'''Georges Poulet''' (Chenée, [[Lieja]], [[1902]]ko [[azaroaren 29]]a - [[Brusela]], [[1991]]ko [[abenduaren 31]]) idazle belgikarra izan zen. Frantsesez idazten zuen. [[Bigarren Mundu Gerra]] amaitu ondoren frantziar literaturan sortu zen [[kritizismo]] berriko edo ''Nouvelle critique'' mugimenduko kide ezagunena izan zen. Edinburgo, Baltimore eta Zuricheko unibertsitateetan irakatsi zuen. [[Gaston Bachelard]]en eragina izan zuen, eta hark bezala, [[existentzialismo]]a, psikologia eta literatura lotu zituen. Denboraren eta zirkuluaren irudia aztertu zituen literatura-lanetan, eta [[Marcel Proust]]en idazlanez, mitologiaz eta oro har literatura-kritikaz idatzi zuen. Lan aipagarriak: ''Études sur le temps humain'' (1949, ''Giza denboraren ikerketak''); ''Les Mètamorphoses du cercle'' (1961, ''Zirkuluaren metamorfosiak''); ''L`Espace proustien'' (1963, ''Prousten espazioa''); ''Les Chemins actuels de la critique'' (1968, ''Kritikaren gaurko bideak'').
 
== Erreferentziak ==