Plano hipodamiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
Plan hipodamikoa, trazadura hipodamikoa edo taula-trazatua, hiri-plangintza mota bat da hiri batek antolatzen duena kaleak angelu zuzenean deseinatuz, etxadi errektangularrak sortuz. Hipodamiko hitza Hipodamo Miletokoarengandik dator (grezieraz Hippodamos), hirigintzaren aitzindari bat. Honen urbanizazio sistema kale zuzenetan, angelu zuzenetan gurutzatzen zirenak, oinarritzen zen. Erabilitako planoa ortogonala<ref>Ortogonal hitza angelu zuzenari buruzkoa da.</ref> da, angeluzuzenkidea, lauki-sarean edo taula-trazatuan. Plangintza honen hirien morfologia, haien bide-trazaduraz, erraz nabaritzen da.
Plangintza honen abantaila da errazagoa dela partzelatzea etxadien erregulartasunarengatik. Ageriko soiltasuna bada ere, planak zenbait eragozpen ditu ibilbideak luzatzen dituelako. Hau ekiditzeko, zeharkako kaleekin konpon daiteke. Kale estuetako gurutzetan ikuspena hobetzeko, eraikin alakadunekin diseina daitezke. Baina trazadura hau ez da egokiena hiri malkartsuetan. San Frantzisco<ref>Tipos de planos urbanos, en la web de Geografía de Santiago Pastrana.</ref> da adibiderik ezagunena, baina hauxe da hiriko xarma.