Druzo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa:
Jatorriz, mugimendu [[ismaildar]] [[xiita]]tik bereiziriko talde bateko kideak ziren drusoak. XI. mendeko bi misiolarik sortu zuten sekta: Muhammad ibn Ismael al-Darazi (druso ''duruz'' hitz arabiarretik dator eta ''duruz'', ''darazi'' horren plurala da, daraziarrak beraz) eta Hamza ibn’Ali ibn Ahmad. Dotrina horretako oinarriak [[mesianismo]]tik, [[gnostizismo]]tik eta [[neoplatonismo]]tik hartu zituzten. Jainkoa gizon egitean eta metenpsikosian (arima bera gorputz desberdinetan bizi daitekeela dioen dotrina) sinesten dute. Drusoen arabera, siniste islamdarrak beren mendeko [[sunismo|sunitei]] ezarri nahi izan zien [[Al-Hakim bi-Amr Allah|Al-Hakim]] [[Fatimitar Kaliferria|fatimatar kalifa]] (996-1021) izan zen azken jainkozko gizona edo maqam. Herri honetako kideen ustez Al-Hakim ez zen hil, desagertu baizik, eta egunen batean hura urrezko aro bat inauguratzera etorriko den sinestea dute<ref name="har"></ref>.
 
Musulman ortodoxoek [[Egipto]]tik egotzirik, [[Siria]]ra jo zuten ([[1017]]. urtea, drusoen aroaren hasiera). Hego Sirian egokitu ziren, HawranHauran mendietan (geroko [[Jabal Drusoaal-Druze]]) [[XIX. mende]]tik aurrera. Zapalkuntza gogorra pairatu behar izan bazuten ere, bizirik iraun zuten ''Taqiyah'' («ezkutatzea») hastapenari esker. Honen arabera, drusoek ez dute aitortu behar beren sinestea giro arrotzean edo etsai giroan daudenean. Drusoen artean, jakintsuek (''Uqqal'') baizik ezin dituzte liburu sakratuak erabili.
 
[[Fitxategi:Druze warriors.jpg|thumb|250px|right|<small>Soldadu drusoak [[1925]]ean, Sultan Pasha al-Atrashekin gudura joateko prest.</small>]]