Aimar Olaizola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Bezuai wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Armendaritz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
20. lerroa:
}}
 
'''Aimar Olaizola Apezetxea''', [[pilota]] arloan '''Olaizola II.a''' deituraz ezaguna ([[Goizueta]], [[Nafarroa Garaia]], [[1979]]ko [[azaroaren 13]]a) [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesionala da. Aurrelari gisa aritzen da, [[Asegarce]] enpresarekin. Esku huskako pilotako lehiaketa nagusietan ([[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|buruz burukoa]], [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia|binakakoa]] eta [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|lau eta erdikoa]]) Aimar Olaizola da irabazlearen txapel gehien jantzi dituena da jardunean diren pilotarien artean (hamalau txapel, guztira). Esku huskako inoizko pilotari guztien zerrendan, 20 txapel jaso zituen [[Julian Retegi]] handia baizik ez da gorago ageri titulu kopuruari dagokionez. Aimarren kirol ibilbideko joko boladarik onena, orain arte, 2011, 2012 eta 2013. urteetan izan da.
 
Olaizola II.aren ezaugarri nabarmenenetakoak dira ezker gantxo ikaragarria eta defentsa, baina postura guztiak ezin hobeto kontrolatzen ditu, ezkerrarekin batez ere. Ezagunak dira [[Juan Martinez de Irujo]]ren aurka jokatu dituen partida ikusgarriak, buruz buru bereziki; izan ere, esku huska, Irujo eta Olaizola dira pilotari nabarmenenak XXI. mendean. Aimar Olaizola Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusian nabarmendu da gehien; Olaizolaren ezaugarrietara hobekien egokitzen den neurria da, horixe du txapelketarik gogokoena, eta bera da neurri horretan txapel gehien (zazpi) jantzi duen inoizko pilotaria.<ref>{{erreferentzia|izena= Imanol |abizena=Magro Eizmendi| url= http://www.berria.eus/paperekoa/1829/026/001/2014-12-11/zahartu_nahi_ez_duen_beste_bat.htm |izenburua= Zahartu nahi ez duen beste bat|egunkaria= Berria|data= 2014-12-11}}</ref>