Konstantinoplaren erorialdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
101. lerroa:
Mehmedek [[Galata|Galatan]] barrena egur koipeztuzko errepide bat eraikitzea agindu zuen, [[Urrezko Adarra|Urrezko Adarreko]] iparraldean. Horrela, itsasontziak errepide horretatik sartu zituen barneko portura apirilaren 22an. Mugimendu horrekin [[Pera]] genoar hiritik zetozen hornigaien trafikoa larriki mehatxatu zuen. Apirilaren 28an bizantziarrek otomandarren itsasontziak txikitzeko saiakera bat egin zuten grekoen sua erabiltzen, baina otomandarrak jakinaren gainean zeuden eta atzera bota zituzten kristauak. Berrogei italiarrek ihes egin ahal izan zuten suntsitzen ari zen itsasontzitik eta iparraldeko itsasbazterreraino igeri egin zuten. Mehmeden aginduei jarraituz gatibu guztiak zutoinean sartu zituzten defendatzaileen begien bistan. Haiek mendekatzeko bizantziarrek zeuzkaten gatibu guztiak harresietara eraman zituzten, 260 bat, eta bertan banan-banan hil egin zituzten otomandarren begien bistan. Otomandarren itsasontzien aurkako erasoaren porrota zela eta, defendatzaileek haien soldaduak sakabanatu behar izan zituzten itsasoko harresiak defendatzeko.
 
Otomandarrek harresiak hartzeko aurrez aurreko eraso batzuk egin zituzten, baina beti bota zituzten atzera galera handiekin. [[Niccoló Barbaro]] veneziar zirujauk idatzi zuen bere egunerokoan maiz gertatzen ziren lurreko erasoei buruz, batez ere, janizariek egindakoei buruz:   <blockquote>“Turkiarrak harresien oinetara etortzen ikusi zuten borrokaren bila, batez ere, janizariak… eta haietako bat edo bi hiltzen zirenean berehala etortzen ziren turkiar gehiago eta hildakoak jaso eta eramaten zituzten… bost axola zitzaien hiriko harresietatik zein gertu zeuden. Gureok tiro egiten zieten kanoi eta baleztez, haien herrikideak garraiatzen ari zirenei destatzen zieten, eta biak ala biak erortzen ziren zerraldo lurrera, eta berriro ere etortzen zen turkiar gehiago eta haiek bertatik eramaten zituzten, ez ziren heriotzaren beldur, baina nahiago zuten haietako hamar hil izana harresietan turkiar gorpu bakar bat uztearen lotsa sentitu baino.”</blockquote>Aurrez aurreko eraso alfer haien ostean, otomandarrek maiatzaren erditik 25era meatzeak zulatzen saiatu ziren harresien azpiak jateko. Zulatzaile asko Serbiar [[Despotismo|despota]]<nowiki/>k bidalitako  [[Novo Brdo]]-ko germaniar jatorrizkoak ziren. [[Zagan Pasha|Zagan Pasharen]] agindura jarri zituzten. Hala ere, genoar indarrekin batera etorritako [[Johannes Grant]] ingeniari batek bizantziarrei meatzeak eraikitzen lagundu zizkien turkiarrenetan sartzeko eta haien langileak hiltzeko. Bizantziarrek maiatzaren 16aren gauean lehenengo tunel  serbiarra aurkitu zuten. Maiatzaren 21, 23 eta 25an tunel gehiago aurkitu zituzten eta suntsitu ere borroka latzaz eta su grekoaz. Maiatzaren 23an, bizantziarrek bi ofizial turkiar atzeman zituzten. Haiek turkiar tunel guztien berri eman zieten bizantziarrei eta denak hondatu zituzten.
Otomandarrek harresiak hartzeko aurrez aurreko eraso batzuk egin zituzten, baina beti bota zituzten atzera galera handiekin.   
 
== Otomandar Inperioaren sorrera ==