2016ko Turkiako estatu-kolpe saiakera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
"2016 Turkish coup d'état attempt" orrialdearen itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

05:41, 16 uztaila 2016ko berrikusketa

2016ko uztailaren 15ean estatu-kolpe saiakera bat eman zen Turkian Recep Tayyip Erdoğan presidentea boterik kentzeko asmoz. Kolpea Turkiako indar armatuen militar talde batek eman zuen, Ankara eta Istanbul hartuz.

Erdoğan presidenteak jendea deitu zuen kalean kolpearen aurka agertzeko.

Doğan News Agencyren esanetan soldatuek Bosforoko zubia kolpea salatzeko gurutzatzen saiatu den lagun talde baten kontra tiro egin du, zaurituak eraginez. Horrez gain, tiro hotsak entzun ziren Ankara eta Istanbuleko aireportu nagusien inguruan.

Gertakizunak

 
Binali Yıldırım lehen ministroa.

2016ko uztailaren 15ean, gaueko 11etan (bertako ordua), hegazkin militarrak ikusi ziren Ankara gainetik hegan, eta Instanbuleko Fatih Sultan Mehmet eta Bosforoko zubiak itxi zituzten Anatoliatik Europarako norabidean.

Turkiako Binali Yıldırım lehen ministroak esan zuen ekintza "aginte-katetik kanpo hartu zela" eta "legez kanpoko saiakera" bat izan zela "militar talde batek" boterea eskuratzeko. Partaideek "garesti ordainduko" zutela esan zuen. Militarrek Hulusi Akar Estatu Nagusiko Burua bahitu zuten.

Gaueko 9etan militarrek Ankaran dauden Turkiako telebista publikoaren (TRT) eraikinen barruan zeudela jakinarazi zuen Reutersek. Militarrek kontrola hartzerakoan, "herriaren segurtasuna babesteko" Turkia "bake batzorde" batek zuzentzen zuela esan zuten, "gobernuak lege eta demokrazia sekularra hondatu baizituen". Azkenean TRTko emisioa eten zen.

References

Kanpoko loturak

  • Azken berriak [berria.eus Berrian]
  • Azken berriak [naiz.eus NAIZen]
  • Azken berriak EITBn
  • Azken berriak Al Jazeeran