«Asteroide»: berrikuspenen arteko aldeak

37 bytes added ,  Duela 4 urte
t
barne lotura zuzenketa
t
t (barne lotura zuzenketa)
'''Asteroideak''' espazioan zehar dauden gorputz solido eta forma irregularrekoak dira, [[planeta]]k baino txikiagoak. Lurretik ikusita, [[izar]]rak dirudite. Horregatik, [[John Herschel]]ek izen hori eman zien. Ezagutzen diren asteroide gehienak [[Marte]] eta [[Jupiter]] artean biraka ari dira [[asteroide gerrikoa]] deitzen den gunean.
 
[[Giuseppe Piazzi|Piazzi]] italiar astronomoak 1801ean lehena aurkitu zuenetik ([[Zeres (planeta nanoa)|Zeres asteroidea]]), beste hiru bat mila asteroide aurkitu dira, eta urtero aurkitzen dira gehiago. Asteroide horietako handiena Zeres bera da, 950 kilometroko diametroarekin. Hurrena [[2 Palas|Pallas asteroidea]] da, 552 kilometrorekin, eta [[Vesta asteroidea]], 521 kilometrorekin. Dena den, Zeres asteroidea, gaur egun, [[planeta nano]]tzat jotzen da.
 
== Ezaugarriak ==
Heterogeneoak izatea da asteroideen ezaugarri nagusia: haien gainaldea irregularra da; [[biratze ardatz]]a norabidetua dute itxuraz, eta errotazio periodoa, askotarikoa.
 
Asteroideak, planetak bezala, Eguzkiaren inguruan biraka ibiltzen dira. Asteroide gehienen orbitak Marte eta Jupiter artean mugitzen dira, baina bakar batzuk Eguzkitik gertuago daude. Lurraren orbita ebakitzen duten asteroideei ''Apolo asteroide'' deritze. Lurraren orbita ebakitzen dutenez, Lurrarekin talka egin dezakete. 1937an [[69230 Hermes|Hermes asteroidea]] Lurretik 748.300 kilometrora igaro zen. Zientzialari batzuen ustez asteroide batzuk gertuago ere igaro dira. Izan ere, bada teoria bat, dinosauroen bat-bateko iraungitzea azaltzeko, asteroide edo kometa batek Lurra jo zuela dioena: talkaren ondorioz sortu zen hauts-hodeiak eguzki-argia Lurrera iristea eragotzi zuela urteetan, eta horren ondorioz dinosauroen heriotza eragin zuen hotz- eta iluntasun-aldi luzea izan zela. Asteroide bati argazkia egin zion lehen espazio-ontzia [[Galileo (espazio misioa)|Galileo]] zunda izan zen, 1991n ''Gaspra'' asteroidetik oso hurbil igaro zenean. Ordu arte zientzialariek Lurreko teleskopioen bidez baizik ezin izan zituzten aztertu asteroideak.
 
Beste asteroide batzuk asteroide gerrikotik at aurkitzen dira; hori da, adibidez, Kironen kasua. 1977an aurkitu zen asteroide horrek 350 kilometroko diametroa du, eta Saturno eta Uranoren artean du orbita. Eraztunetik kanpo daude orobat Apolo asteroideak, hogeita bat gorputzek osatuak, Lurraren orbita gurutzatzen dutenak; eta Troiarrak, Jupiterren orbitan bi taldetan, haren aurretik eta atzetik, higitzen direnak.
Gaur egungo hipotesiak kontrako bidetik jotzen dute, planetak planetesimal izeneko gauzaki txikien metatzearen (hots, atxikimendu-aren) ondorio direla baita uste nagusia. Asteroideak, aldiz, atxikimendu prozesu hori eten izanaren ondorioz sortuko ziren. Hipotesi hori onartzeko, azaldu beharra dago zerk galarazi zuen planeta bat sortzeko bidea asteroideek hartzen duten bitarte horretan.
 
[[Viktor Safronov|Safronov]]-en hipotesia aipatu behar da ildo honetan. Astrofisiko horrek 1970ko hamarraldiaren lehen urteetan iradoki zuenez, erabakigarria izan zen Jupiter planeta erraldoia osatu behar zuten planetesimalek Eguzki sistemaren eratzearen lehen uneetan izan zuten jokaera. Izan ere, asteroide eraztun bihurtuko zen [[nebulosa]] alderdia planetesimalez betea zegoen; Jupiterri zegokion alderdia ere bai. Planetesimal horietatik gehienak Jupiter osatzeko bilduko ziren, baina batzuen orbita luzatu egingo zen, halako eran non Jupiter izango zenaren ingurua utzirik eraztuna izango zenaren aldea gurutzatuko baitzuten. Planetesimal horiek, birlen jokoan bezala, asteroideen eraztuneko planetesimal batzuk kanpora bidaliko zituzten eta beste batzuen lastertasuna areagotuko zuten. Hortaz, atxikimendu prozesua zatitze prozesu bilakatuko zen elkarrekiko talka ugarien ondorioz.
 
== Sailkapena ==