IRAS 17163-3907: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''IRAS 17163-3907''' (arraultza errearen nebulosa bezala ere ezagutzen dena) izar hipererraldoi hori bat eta unibertso guztiko izarririk arraroeneteko bat da...»
(Ez dago alderik)

16:15, 10 uztaila 2016ko berrikusketa

IRAS 17163-3907 (arraultza errearen nebulosa bezala ere ezagutzen dena) izar hipererraldoi hori bat eta unibertso guztiko izarririk arraroeneteko bat da. Izar honen diametroa gure eguzkiarena baino mila aldiz handiagoa da, eta bere nebulosak arraultza erre baten itxura du. Berriki argazkitu zuen Europako Hegoaldeko Behatokiak.

Bere dizdira gure eguzkiarena baino 500.000 aldiz handiagoa da, eta Lurretik 13.000 argi-urteko distantziara dago, eta, beraz, egundaino aurkitutako hurbileneko hipererraldoi horia izango litzateke.

Aurkikuntza

Bere izenak dioen bezala, IRAS 17163-3907 lehen aldiz 1983an aurkitu zuen IRAS satelite artifizialak 12 mikroitik gertuko uhin luzeratan igortzen dituen uhin infragorriei esker. Esne Bidearen erdian dago, zehazki Scorpius konstelazioan. Baina, gaueko zeruko 30 izarrik dizdiratsuenetako bat den arren, argi ikusgarrian duen igorpen ahularen ondorioz, oraindik berriki detektatu da hipererraldoi hori bat dela. Bestalde, bere nebulosaren esfera forma ia perfektua berriki aurkitu da Txileko Cerro Paranalen dagoen Very Large Telescopeko (VLT) VISIR kamera infragorriari esker. Kamera honek, infragorri ertaineko bere hiru iragazkiak (berdea, 11850 nm, gorria, 12810 nm eta urdina, 8590 nm) erabiliz, bere inguruko materiala ikusi ahal izan zuen, eta bere bi bilgarri edo laino ia esferikoak argazkitu.

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelanizako wikipediako «IRAS 17163-3907» artikulutik itzulia izan da, 2016-07-10 data duen 88884994 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.