Arkear: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
kanbrikoaurre -> Aurrekanbriar
1. lerroa:
[[Fitxategi:Eruption Dolomieu Oct2005.JPG|thumb|Dolomeu kraterra, [[Reunion]]. Lurraren itxura Arkaikoan honen antzekoa izan zitekeen.]]
'''Eoi Arkaikoa''', aurretik Arkeozoiko bezala ezaguna, [[denbora eskala geologiko]]aren banaketa bat da, [[aurrekanbriar]]aren bigarren banaketa [[geologia|geologikoa]]. Duela 4.000 milioi urte hasi zen, [[Eoi Hadiko]]aren ondoren, eta duela 2.500 milioi urte amaitu, [[Proterozoiko]]a hasten denean, 1.500 milioi urteko iraupena izanez. Datak kronometrikoki ezartzen dira, [[estratigrafia]]n oinarrituta egon beharrean. Behe muga (hasiera puntua) ez du ofizialki ezarri [[Nazioarteko Estratigrafia Batzordea]]k. Antzinako [[literatura]]n Hadikoa Arkaikoaren zati bezala hartzen da. Arkaiko hitza [[antzinako greziera]]zko {{lang|grc|Αρχή}} hitzetik dator, jatorria edo sorrera esan nahi duena.
 
Periodo honetan lurrazalaren eboluzio bat gertatzen da, eta, beraz, [[plaken tektonika]] bat egon behar izan zuen (plaken mugimendua), baita gaur egun ezagutzen dugunaren antzeko barne egitura bat ere, ezberdintasuna gehiegizko beroa zelarik. Aktibitate tektoniko gehiago zegoela [[litosfera]] sortzen zen abiadura handiagoagatik kalkulatzen da, eta, ondorioz, [[ozeano dortsal]]etan aktibitate gehiago eta berauek askoz gehiago izatea ere espero daiteke, baita [[subdukzio]] guneetan aktibitate gehiago eta plaka gehiago eta, jakina txikiagoak ere.
 
[[Fitxategi:Eruption Dolomieu Oct2005.JPG|thumb|Dolomeu kraterra, [[Reunion]]. Lurraren itxura Arkaikoan honen antzekoa izan zitekeen.]]
 
[[Kategoria:LurraGarai geologikoak]]