Eduardo Ugarte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Hollywoodeko esperientzia: barne lotura zuzenketa
8. lerroa:
 
=== Hollywoodeko esperientzia ===
1930an López Rubiorekin batera Estatu Batuetako [[Hollywood]]era joatea deliberatu zuen. Zinemaren erdigunera joateko erabakia lan eskaintza batekin lotuta zegoen; lagun baten bidez, ziur aski [[EdgardEdgar Neville]], Latinoamerikarako filmak itzultzeko eta moldatzeko eskaintza izan zuen. Esperientziak sei hilabete iraun zuen. Bitarte horretan hiru filmen moldaketa egin zuen: ''Su última noche'', ''La mujer X'' eta ''El proceso de Mary Dugan''. Film hauek ez ziren oso onak izan, batez ere melodramak baitziren, baina haien bitartez hondarribitarrak zinemaren mundua eta teknikak ezagutzeko aukera izan zuen. Idazlea ez zegoen, ordea, zinema horren alde; haren ustez horrelako lanek benetako artea hiltzen ari baitzen. Dena dela, oso esperientzia aberatsa izan zen. Adibidez, garai horretan Ugartek [[Charlie Chaplin|Charles Chaplin]] ezagutu zuen, [[Luis Buñuel]]ekin etxebizitza berean bizi izan zen eta [[27ko Belaunaldia]]ren umoristak ezagutu zituen, besteak beste, [[Miguel Mihura]], [[Tono]], [[Enrique Jardiel Poncela]]... Hala eren, 1931an, nahiz eta [[Metro GoldwinGoldwyn Mayer]] enpresa
ezagunak kontratu berria eskaini, Ugarte Madrila itzuli zen. Behin Espainian, 1935an, berriro ere zinemaren munduari ekin zion, oraingoan Filmófono enpresa ekoizlean; enpresa horrek, Buñuelek eta [[Ricardo Urgoiti|Ricardo Maria Urgoitik]] sortutakoa, zinematografia herrikoiaren aldeko apustua egin zuen baina gerraren hasierarekin batera proiektua bertan behera gelditu zen.