Azido desoxirribonukleiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
100. lerroa:
 
=== Transkripzioa eta itzulpena ===
{{sakontzeko|transkripzio}}
{{sakontzeko|itzulpen}}
 
DNA harizpian agertzen den nukleotido sekuentzia mRNA batera transkribatzen da. Sekuentzia hau aldi berean organismoarentzat ezinbestekoa den proteina bat emateko itzultzen da.
 
Lehenik eta behin DNAn dagoen informazioa RNAra pasa behar da. Horretarako, DNA helizearen kate bat erabiltzen da. Ondoren, RNAn dagoen informazioa proteinak sintetizatzeko erabiliko da. Nukleotido sekuentzia eta proteina osatzen duten amnioazido sekuentziaren arteko erlazioa [[kode genetiko]]ak ezartzen du. Hau, beharrezkoa da itzulpen edo proteinen sintesian. Kode genetikoaren unitate kodifikatzailea hiru nukleotidotako talde bat da. Hirukote hauetako nukleotido bakoitza hizki batez adierazten da, nukleotido horrek duen base nitrogenatuaren arabera. DNAren hirukoteak mRNA emanez transkribatzen dira. Hemen hirukote hauei kodon izena ematen zaie. Ondoren, erribosoman mRNA-ren kodon bakoitzak aminoazido bat emango du. Aminoazido hauek elkarren artean lotu egingo dira proteina osatuz.
 
=== DNAren erreplikazioa ===