Maroko: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
|||
59. lerroa:
==Historia==
K. a. 2000. urte inguruan [[
Erromatarren ondoren, bandaloak Iberiar Penintsulan barrena sartu ziren Marokon, eta erreinu bat sortu zuten han, gero [[534]]. urtean bizantziarrek suntsitu zutena. [[VII. mendea]]n arabiarrak ekialdetik sartu ziren eta [[Islam]]a ezarri zuten; berberiarrek aurre egin zieten arabiarrei eta erreinu independenteak sortu zituzten. [[XI. mendea]]n, Mauritaniako
[[1415]]ean portugaldarrek merkataritza-gune bat sortu zuten [[Ceuta]]n (1580az gero Espainiaren mende geratu zena). 1497an Espainiako Errege-erregina Katolikoek [[Melilla]] konkistatu zuten. XVII. mendean
1906an, [[Algeciras]]ko Nazioarteko Konferentzian, Maroko Frantziaren eta Espainiaren babespean uztea onartu zen. 1912an Frantziaren eta Espainiaren babespeko guneak zehaztu ziren; Espainiari [[Rif]] eta [[Ifni]] egokitu zitzaizkion, eta gainerako guztia Frantziari. 1921ean, [[Abd al-Krim]] emirrak matxinada antolatu zuen Rifen, eta Frantziaren eremura ere hedatu ziren istiluak; Frantziaren eta Espainiaren gudarosteek, elkar harturik, 1926an menderatu zuten matxinada. 1927an abertzaleek [[Istiqlal]] alderdia sortu zuten.
Espainiako Gerra Zibilean (1936-39) Marokoko gudaroste batzuk [[Francisco Franco]] espainiar militarraren alde borrokatu ziren penintsulan. [[Bigarren Mundu Gerra]]z gero abertzaletasunak gora egin zuen, eta [[1956]]ko martxoaren 2an Frantziako gobernuak Marokoren independentzia onartu zuen; Mohammed ibn Yusuf izendatu zuten errege, [[Mohammed V.a Marokokoa]] izenarekin. Urte berean, apirilean, Espainiak uko egin zien iparraldeko babes-guneei, eta [[1958]]an [[Sahara]]ko iparraldeari. Mohammed V.a 1961ean hil zenean, haren semea, [[Moulay Hassan]], izendatu zuten errege (Hasan II.a).
[[1975]]ean [[Hassan
Saharako autodeterminazioari buruzko erreferenduma [[1992]]an egitea onartu zuen Marokok 1991n, baina erroldari buruzko eztabaida zela eta, erreferenduma atzeratzea erabaki zuen. 1988ko maiatzean, 12 urte tirabiraka ibili ondoren, Maroko eta Aljeria harremanetan hasi ziren berriro, [[Saudi Arabia]] eta [[Tunisia]]ren bitartekotzari esker. Harremanak eten izanaren arrazoia Saharako gerra izan zen. Izan ere, Aljeriak nazionalista sahararren alde egin zuen hasieratik. Harremanak berriro hasi ondoren, bi herrialdeak ados jarri ziren
XX. mendearen azkeneko urteetan langabezia handia izan da Marokon. Urtero ehunka mila pertsonek alde egiten dute herrietatik hirietara, eta horrek izugarrizko arazoak sortzen ditu, etxebizitzak direla, ura eta zerbitzuak direla, eta abar. Beste asko eta asko [[Europa]]ra sartzen ahalegintzen dira, horretarako bizia arriskuan jarri behar badute ere, itsasoa igarotzean. 1992ko urrian, adibidez, 800 lagun atxilotu zituzten [[Tarifa]]n (Espainiako hegoaldean), Espainian baimenik gabe sartzeko ahaleginean. Bestalde, droga trafikoaz arduratzen den Nazio Batuetako sailak salatu duenez, Marokoko nekazari asko opio eta koka lantzen hasiak dira, heroina eta kokaina egiteko gero.
|