Sexuari loturiko herentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
83.56.7.136 (eztabaida) wikilariaren 5197589 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Genetika]]n, '''sexuari loturiko herentzia''' [[kromosoma]] sexualetan kokatutako [[gene]]ek eragiten dutena izaten da. Jakina denez, gizakiarengan eta animalia gehienetan bi kromosoma sexual daude: X eta Y, pertsonaren sexua erabakitzen dutenak (gizakiarengan, XX emea eta XY arra). Aspalditik jakiten da badirela sexu batean azaltzeko joera handiagoa duten karaktere batzuk. Honen zergatia sexuari loturiko herentzia da.
 
[[Y kromosoma]] X kromosoma baino txikiagoa denez, sexuari loturiko geneak ia beti X kromosoman daude, homologorik ez duen zatian. Dakigunez, karaktere guztiak gutxienez bi genek edo [[alelo]]k mugatzen dituzte, Y kromosoman homologorik ez duten [[X kromosomarenkromosoma]]ren geneek izan ezik. X kromosoman dauden gene horiek bakarrik agertuko dira beti gizonezkoen [[genotipo]]an, gene homologorik ez dutelako Y kromosoman.
 
Emeen kasuan, aldiz, sexuari loturiko herentziaren geneek bi alelo dituzte, bi kromosoma sexualak berdinak direlako (XX). [[Alelo azpirakor|Azpirakorrak]] direnean, gene horiek [[homozigoto|homozigosian]] besterik ez dira [[fenotipo]]an agertuko.