Gregor Mendel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
37. lerroa:
Berez helburua gizakiaren kontsumorako hobeak izango ziren barietate eta espezieak lortzea zen. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren ezaugarrietan erregulartasunen bat bazegoela sumatu zuen monje austriarrak; hori frogatzeko esperimentu katea zehatza diseinatu eta burutu zuen. Halaber, matematika eta estatistika ezagutzak aplikatzen saiatu zen.
 
Karaktere bakarrean desberdinak ziren bi ilar landare aukeratu zituen Mendelek bere ikerketak hasteko, hots, hazi horiak ematen zituen landare mota eta hazi berdeak ematen zituena. Gurutzatutakoan hazi horiak ematen zituzten landareak baino ez ziren atera. Bestelako karaktere bakarrean desberdintzen ziren ilar landare gehiagorekin errepikatu zituen gurutzatzeak, emaitza berbera lortuz, alegia, bi karaktereetako bat ateratzen zen lehendabiziko belaunaldian. Agertzen zen karaktereari [[gainartzaileagainartzaile]]a deitu zion eta besteari [[azpirakorraazpirakor]]ra. Bestela esanda, kolore horia berdearekiko gainartzailea zen.
 
Lehen belaunaldiko landareei [[autoernaltzeko]] era emanda lortu zuen bigarren belaunaldia. Hazi horiak eta berdeak ematen zituzten landareak atera zitzaizkion, baina 3:1 proportzioan, hots, 3 hazi horiekin eta bat berdeekin. Beste karaktereekin ere emaitza ez zen aldatzen. Esperientzia honetatik lehenengo eta bigarren legea ondorioztatu zituen.