Abbas Kiarostami: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Abbas-kiarostami-venice.jpg|thumb|300px|Abbas Kiarostami, Veneziako 65. Zinemaldian (2008)]]
 
'''Abbas Kiarostami''' ({{Lang-fa|عباس کیارستمی}}; [[Teheran]], [[1940]]ko [[ekainaren 22]]a - [[Paris]], [[2016]]ko [[uztailaren 4]]a) irandar zinema-zuzendari eta gidoigilea daizan zen. Arte Ederretako ikasketak egin zituen. Pintore eta diseinatzaile grafiko gisa jardun zuen lanean. 60ko hamarkadan, sormen handia erakutsi zuen publizitate-zinemagintzan, eta iragarki asko egin zuen. 1969an, Haur eta Nerabeen Adimen Garapenerako Institutuan sartu zen. Institutu horren babespean, hainbat film labur egin zituen, gehienak didaktikoak, adibidez, ''Nan va kuche''. [[Irango Iraultza|Iraultza Islamiarra]] baino lehen, bi film luze egin zituen. Iraultzaren ondoren, Iranen geratzea eta institutu horretan jarraitzea erabaki zuen. Haurren mundua islatzen dute Kiarostamiren film askok. 1987an, ''Khane-ye doost kojast?'' filma grabatu zuen. Locarnoko 1989ko Jaialdian, oso harrera ona izan zuen, eta ospea eman zion nazioartean. Beste film aipagarri batzuk hauek dira: ''Avvaliha'' (1985), ''Mashq-e shab'' (1989), ''Nama-ye nazdik'' (1990), ''Zendegi va digar hich'' (1991), ''Olibondoetan zehar'' (1993), ''Gerezien zaporea'' (1997). Azken film horri [[Urrezko Palma]] eman zioten 1997ko [[Canneseko Zinemaldia]]n. 2010ean, ''Copie Conforme'' (''Copia Certificada'') filmak Urrezko Galburua irabazi zuen Valladolideko Semincin, eta filmeko protagonista [[Juliette Binoche]]k, Emakumezko Aktore Onenaren Saria, Cannesko Zinemaldian.
 
== Erreferentziak ==