James Knox Polk: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
Paragrafoa zatitu
3. lerroa:
'''James Knox Polk''' ([[Ipar Carolina]], [[1795]]ko [[azaroaren 2]]a - [[Nashville]], [[Tennessee]], [[1849]]ko [[ekainaren 15]]a) [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] XI. presidentea izan zen.
 
Abokatua zen, eta Tennesseko estatuko diputatu hautatu zuten [[Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata|Alderdi Demokrata]]ren eskutik (1825-1839), estatu bereko ganberako lehendakari (1835-1839), [[Tennessee]]ko gobernadore (1839-1844) eta, 1825. urteaz geroztik, hegoaldeko estatuetako demokraten buruzagi.

Estatu Batuetako lehendakari hautatu zuten (1845-1849), eta mendebaldeko lurraldeen jabe egitera bideratu zituen bere ahaleginak. [[Texas]]ko lurraldeaz jabetu zen 1845ean, eta Mexikoren aurkako gerra gidatu zuen 1846-1848 urteetan. [[Guadalupe-Hidalgo hitzarmena]]ren ondorioz, [[Rio Grande|Rio Grande ibaia]] Estatu Batuak eta [[Mexiko]] estatuen arteko mugatzat onartu behar izan zuen Mexikok. Polk lehendakariak [[Kuba]] erosi nahi izan zion Espainiari 1848. urtean; asmo hori, ordea, ezin izan zuen bete.
 
{{biografia zirriborroa|AEB}}