Donostiako ikastolen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t web orri batzuk erantsi. Zuzenketa batzuk egin
t ikastoletako web orriak erantsi ditut amaieran, ez dakit nola jarri "nota de pie de página" delakoa.
5. lerroa:
 
==Gerra ondorengo hastapenak==
[[Francoren diktadura]]pean debekatua zegoen euskaraz hitz egitea. Egoera zail horretan euren ardurapean hasi ziren euskaraz irakasten Donostian magisterio ikasi zuten zenbait emakume. Lehena [[Elbira Zipitria]] (1946an), ondoren [[Maria Dolores Goia]] (1951an), Itziar Arzelus (1950an), [[Karmele Esnal]] (1955an), Jone Forkada (1955), MªKarmen Mitxelena (1957), Mª Karmen Lasarte (1957), Koro Gonzalez eta Arantxa Gonzalez ahizpak, Miren Egaña (1964an) Izaskun Busto, Koruko Aldanondo eta beranduago beste batzuk ere.
 
Faustina Karril Arozena (1951an1953an), gaurko haur-eskolaren parekoa zabalduz Donostiako kaiean, naturarekin oso lotuta, haurrak Gaztelura eramaten baitzituen egunero eta bestaldetik Felitxu Erasok frantsesera irakasten zien Elbira Zipitriaren ikasleei.
 
==Parte zaharreko eragina==
1960ko udan [[Elbira Zipitria]]k ikastaro berezi bat eman zuen, irakasle zirenentzat edo izango zirenentzat. Ikastaroa, abuztuan eman zuen Felitxu Eraso frantzesekoak erabiltzen zituen lokaletan [[Mari kalea (Donostia)|Mari kalea]] eta Koruko Amabirjinaren kantoian zegoen etxeko behe-solairuan, gaur eraikin berri bat dago bertan. Ikastaro hori arratsaldeko 6etatik 8tara izan zen abuztuan, eta bertan gramatika eman zen batez ere.
Bertara onartuak izan ziren:[[Maria Dolores Agirre]] Aizpuru, Errezil, 1904 -1997 (''Academia Lengua y Declamación'', Donostiako Udala), Mª Dolores Goya Mendiola, Donostia, 1913-1986 (Karkizano Ikastola 1951-70 )<ref>{{Cite book|hizkuntzaname=eu|urtea=1990|abizena=Aranburu Puente|izena=Xabier|orrialdeak=197-225|orrialdea=|argitaletxea=Eusko Ikaskuntza|ISBN=84-87471-06-4|izenburua=Hezkuntzaren historia Euskal Herrian, ikastola ":0" María Dolores Goya (Gros-eko Ikastola), Ikastaria. Cuadernos de Educación}}</ref>, Karmele Esnal Zulaika, Orio, 1932 - 2012 (Buen Pastor, [[Santo Tomas Lizeoa]] 1997), Mª Karmen Mitxelena, Usurbil, 1938 (Orixe)<ref name=":0">{{Cite web|url=httphttps://www.euskomediaeusko-ikaskuntza.org/PDFAnlteu/bidegileakpublicaciones/173_zipitriacolecciones/.../articulo.php?o...pdf|izenburua=ElbiraHEZKUNTZAREN ZipitriaHISTORIA EUSKAL HERRIAN:IKASTOLA , BidegileakMaría Dolores Goya (Gros-eko Ikastola)|sartze-data=2016-06-041990|egunkaria=|aldizkaria=Ikastaria. Cuadernos de Educación 3.(1990)|abizena=MitxelenaAranburu Puente|izena=Mari KarmenXabier|egile-lotura=|hizkuntza=eus|formatua=PDF}}</ref>, Miren Egaña Goya, Donostia, 1946 (Karkizano Ikastola 1964-75), Mª Carmen Lasarte, Izaskun Busto, Mª Carmen Iriondo, Markel Izagirre, Manuel Mª Hernandez eta Faustino Lasagabaster.
 
Aldi berean Elbirak hartzen hasi zen magisterio titulua zuen irakasle bat urte osoan zehar berarekin praktikak egiteko. Gerora parte zaharreko irakasle ari ziren gehienak gehi magisterio bukatu berria zutenek Orixe ikastola sortu zuten 1969tik aurrera.<ref>{{Cite web|url=http://www.orixeikastoladonostia.hezkuntza.net/web/guest/presentacion-e-historia|izenburua=Orixe Ikastola. Aurkezpena eta historia|sartze-data=2016-06-04|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
==Groseko hasiera==
Karkizano kaleko ikastola 1951an, Maria Dolores Goia donostiarrak zabaldu zuen bere etxean. hasieranHasieran Parte zaharrekoekin gertatzen zen bezala, hamar haurrek hartzen zuten eskola goizean eta beste hamarrek arratsaldean, saio bakoitzak bi ordu zituen. Urte batzuk beranduago, 1965an bulegoak izandako bi lokal lortu,eta ikastola etxetik kanpora atera zen eta ikasle kopurua jada handitzen hasia bazen ere, gehiago handitu zen, eta gainera ikasleak goiz eta arratsaldez etortzen hasi ziren. Aldi berean orduz kanpo eta horrela nahi zuten gurasoen seme-alabek, sei urtetik aurrera frantsesera ere ikas zezaketen, Parte zaharrean egiten zuten antzera, Miren Egañak Eskola Frantsesetan ikasi zuen eta frantsesera baitzekien.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Egaña|izena=Miren|egile-lotura=|izenburua=Kantu herrikoiak ikastolan baliabide. Donostiako Karkizano kaleko ikastola, 1964-75|aldizkaria=Jentilbaratz. 105-118|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=7|alea=|data=2001|urtea=|url=|sartze-data=|issn=}}</ref> Oltra Moltó Gipuzkoako [[Gobernadore Zibil]] zenak , 1968an mehatxatu zituen ikastolak eta azkenean legalizarazi zituen. Artean zenbait guraso Kontxita Beitia pasaitarraren gidaritzapean Grosen ikastola handi bat behar zela eta, [[Zurriola ikastola]] zabaldu zen [[1969]]an. Bi ikastola hauek San Inazio parrokiaren menpe legalizatu ziren 1969an.
==Erdialdea==
[[Karmele Esnal]] oriotarra, lehenbizi Pedro Egaña kalean eta gero [[Artzain Onaren katedrala|Artzai Ona]]ren zabalgunean aritu zen 1955az geroztik. Karmelek praktikak eginak zituen Elbirarekin, beste herri batzuetatik etorriko zirenentzat bidea zabalduz. [[Santo Tomas Lizeoa]] zabaldu zuten batxilergoa ikasi ahal izateko [[Bizkaia pasealekua (Donostia)|Bizkaia pasealekua]]n [[1960]]an, Koldo Mitxelena, Jose Migel Zumalabe, Carlos Santamaria, Juan Goia beste batzuen artean. Ikastolek bide berri bat egiten hasi ziren, kultur munduko pertsonak inplikatuz bai eta gurasoak ere. Loistarain baserria erosi zuten Ibaetan, eta bertan eraikin bat egin zuten. 1965an joan zen Karmele Esnal lana egitera Santo Tomas Lizeora 1997arte, jubilatu zen arte.
 
==Amara==
Amarako aurrek bazuten eure ikastola erdialdean, baina hiria handituz joan zen eta auzo berrian, Anoetaruntz handitzen ari zen auzoan, [[Ikasbide ikastola]] sortu zuten auzotarrek[[1968|1967]]an. Bertan aritu ziren Koro Gonzalez Galarraga eta Arantxa Gonzalez Galarraga hasieran (osotu)
==Antiguo ==
[[Jakintza ikastola (Donostia)|Jakintza ikastola]] guraso elkarteak sortu zuen 1967an, eta aurrekoek izan zituzten arazo berak izan zituzten Gipuzkoako gobernadore zibilak legalizatu zituenean ikastolak. Bertakoekin eta Amarakoekin bildu zen maiz Miren Egaña, zer egin erabakitzeko. Azkenean zera erabaki genuen: Eliza katolikoak konkordatua izaki Francorekin, erabat komenigarria zela ikastolak Elizaren menpe legeztatzea, hitzarmen horretan ez baitzen hizkuntzaren arazorik aipatzen
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}www.hikhasi.eus/artikulua/701

www.euskomedia.org/PDFAnlt/bidegileak/107_'''agirre'''.pdf
 
www.'''santotomaslizeoa'''.net
34 ⟶ 36 lerroa:
www.'''orixeikastola'''donostia.hezkuntza.net
 
www.'''ikasbideikastola'''.hezkuntza.net/web/guest/inicio1
 
www.'''herriametsa'''.com