Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
16. lerroa:
Alderdi eskuindarra da baina bere kideen artean korronte eta familia asko aurkitu daitezke. Alderdi konserbadorea [[euro-eszeptiko]]a da eta askok alderdian [[Europar Batasuna]] uztea aldarrikatzen dute.
[[1997]]ko hauteskundetan [[Tony Blair]]ren aurka galdu ondoren oposiziora pasa ziren eta hauteskunde orokor guztiak galdu dituzte hortik aurrera. [[2006]]an [[David Cameron]] aukeratu zuten bere buruzagi bezala eta bera izango da aurrez aurre [[Gordon Brown]]ekin hurrengo hauteskunde orokorretan.
 
== Antolakuntza ==
Alderdi Kontserbadorearen [[egitura]]n oinarrizko hiru elementu daude: Batasun Nazionala, hautagaiak aukeratzen eta [[hauteskunde]]etan botoak eskuratzen laguntzen duten [[Ingalaterra]] eta [[Gales]]ko boto emaileen elkarteak; parlamentuko alderdia, britainiar Legebiltzarreko bi ganberetako kideez osatua; eta alderdiko administrazio zentrala, [[alderdi politiko]]aren egoitza nagusia, auzoetako [[bulego]]ak eta Ikerkuntza Kontserbadoreko Bulegoa hartzen dituena. Bulego Zentralaren ardura nagusia alderdiaren antolakuntza nazionala zaintzea da.
 
Alderdiko buruzagia bozketa prozesu batean hautatzen da gehiengoz, Legebiltzarreko alderdikideen artean, eta berak hartzen du bere gain politikaren eta izendapenen erantzukizuna. Alderdiak gobernuaren ardura eskuratzen duenean, alderdiko buruzagiak hartzen du Lehen ministro kargua, eta berak hautatzen ditu bere kabineteko [[ministro]]ak. Oposizioan dagoenean, buruzagiak "itzalpeko kabinetea" deritzona izendatzen du, eta hauteskunde orokorretan garaipena lortuz gero aginpidea hartzeko prest egon behar du. Bozkatzeko eskubidea emakumeei ezagutu zitzaienean, alderdiak [[emakume]]en botoa eskuratzeko organizazioak sortu zituen.
 
== Historia ==
[[Kontserbadore]]en aurrekoak XVII. mendeko [[cavaliers]]ak eta XVIII-XIX. mendeetako [[tory]]ak izan ziren. Alderdi Kontserbadorea [[1832]]ko [[Reform Act]] delakoaren ondoren [[Ingalaterra]]n zabaldu ziren elkarte kontserbadore batzuen ekimenez sortu zen. Neurri horrek [[Legebiltzar]]rerako aulki gehiago eskaini zizkien industria aldeei, eta botoa murrizteko aukerak mugatu zituen; beraz, hautesle kopurua zabaldu egin zen. Boto emaile berriok erakartzeko, sir [[Robert Peel]]ek –tory alderdiko orduko buruzagiak– "Kontserbadore" hitza bereganatu zuen eta tory-en programa zabaldu. [[Librekanbismo]]ra konbertitu zenean, Lehen ministro karguaren dimisioa eman zuen ([[1846]]) eta alderdia bitan banandu zen.
 
[[Benjamin Disraeli]] estatu politikariak gehiago zehaztu zuen alderdiaren kontserbadurismo [[liberal]]a, lurralde interesak batuz eta [[alderdi politiko]]aren organizazioa handituz, besteak beste. Kontserbadoreen eta Elkarte Konstituzionalen Batasun Nazionala [[1867]]an sortu zen; gero, Kontserbadoreen eta Elkarte Unionisten Batasun Nazionala bihurtu zen. [[1872]]an Disraelik garrantzi handiko papera bete zuen Batasun Nazionalaren eta kontserbadoreen bulego zentralen batasun prozesuan.
 
Erreforma sozialen programa gorabehera, [[kontserbadore]]ek ezin izan zituzten irabazi [[1880]]ko hauteskundeak. [[1886]]an, liberalek, [[Joseph Chamberlain]]en gidaritzapean, [[Irlanda]]rentzat gobernu nazional baten politika baztertu ondoren, bat egin zuten Alderdi kontserbadorearekin, eta Kontserbadoreen eta Elkarte Unionisten Batasun Nazionala bihurtu zen. "Unionista" hitza [[Ipar Irlanda]]n eta [[Eskozia]]n erabili izan da. Alderdi Liberala izan zen kontserbadoreen aurkari nagusia [[1832]]tik [[Lehen Mundu Gerra]]ren bukaera arte (1918).
 
[[Gerra]]n eta ondoko depresioan gobernu nazionalak edo koalizio gobernuak eginez liberalek ospea galdu zuten, eta [[Alderdi Laborista]] Ingalaterrako bigarren [[alderdi politiko]] nagusi bihurtu zen. Bi agintaldi laburren ondoren, laboristek sekulako garaipena lortu zuten [[1945]]eko maiatzean. [[Inperialismo]]ak jarraitzaileak zituen oraindik Ingalaterrako kontserbadoreen artean [[Bigarren Mundu Gerra]] bukatu ondoren, 1945ean. Organizazio politikoaren eta hauteskunde ekinaldiaren estrategiaren azterketa sakona egin ondoren, kontserbadoreek aginpidea eskuratu zuten ostera 1951-1964 bitartean, 1970-1974 bitartean, eta 1979-1997 bitartean.
 
[[Enpresa]] pribatuaren eta [[merkatu libre]]aren aldeko jarrera sutsua gorabehera, kontserbadoreek, oro har, "[[ongizate-estatu]]aren" oinarrizko [[filosofia]] onartu zuten, eta beren politika herri iritziaren adostasunaren arabera moldatzeko prest agertu ziren. Hala ere, [[1980]] ondoko hamarraldian, Lehen ministro [[Margaret Thatcher]]ren gobernu kontserbadoreak aurreko gobernu laboristek nazionalizatutako [[industria]] asko pribatizatu zituen. Thatcherrek indarrez ekion zion [[merkatu libre]]ko ekonomiari, enpresa libre pribatuari eta estatuaren diru laguntzak murrizteari.
 
Aldi berean, Estatuaren aginpidea indartu zuen, tokian tokiko agintarien aginpidearen kaltetan, eta loturak estutu zituen Estatu Batuekin. [[1990]]etik aurrera, baina, Thatcherren politika nazionala ospea galduz joan zen; azaroan Thatcherrek dimisioa eman zuen eta haren babespekoak, [[John Major]]rek, ordezkatu zuen. [[1992]]ko apirileko hauteskunde orokorretan garaipena lortu zuen, gainera. [[1997]]ko maiatzean, baina, Alderdi Kontserbadoreak hauteskundeak galdu zituen Alderdi Laboralistaren mesedetan, eta [[Tony Blair]]rek hartu zuen gobernuaren ardura, 18 urteko gobernu kontserbadoreen ondoren, Alderdi Kontserbadorea krisi handi baten erdian utzita. John Majorrek dimisioa aurkeztu zuen berehala. [[William Hague]] hautatu zuten alderdiko buruzagi berri. Urriko Biltzarrean Haguek aurreko urteetako politikaren autokritika egin zuen, bere alderdia "askatasun ekonomikoagatik bakarrik" kezkatu izanagatik.
 
== Hauteskundeen emaitzak ==
51 ⟶ 69 lerroa:
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{lur | data=2016-07-01}}
 
== Kanpo loturak ==