Sudeteak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
27. lerroa:
Baso ustiakuntza, nekazaritza, meagintza eta oihalgintza dira ekonomia jarduerak, beirazko eta portzelanazko lanekin batera. Txekiako printzeek XII. eta XIV. mendeetan eskulangileak eta meagizonak ekarri zituzten [[Alemania]]tik eta han kokarazi. Harrezkero, txekiarren eta alemaniarren arteko gatazkak ugari izan dira Bohemiako historian.
 
''Sudeetako alemaniarrak'' deitu izan dira [[Bohemia]]ko, [[Moravia]]ko eta [[Silesia]]ko alemaniarrak, ''sudete'' deituak. [[Hitler]]-ek aginpidea ([[1933]]) eskuratuz gero<ref>{{eu}}http://paperekoa.berria.eus/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2008&hilabetea=m01&eguna=d20080130&orria=p00026007</ref>, bertako germaniarrek autonomia lortu zuten eta, Konrad Heinlein buru zutela, [[1938]]an beren lurraldea [[Alemania]]ren mende gera zedin eskatu zuten. Urte hartako [[irailaren 29]]an, [[Munich]]-en [[Alemania]]k, [[Italia]]k, [[Britainia Handia]]k eta [[Frantzia]]k sinaturiko itunek gatazka ekarri zuten eta lurralde hura [[Alemania]]ren mende geratu zen. [[1945]]ean [[Potsdam]]-go itunen arabera, lurralde horiek [[TxekoslobakiaTxekoslovakia]]ri itzuli zitzaizkion eta sudeteak egotzi zituzten handik ([[1938]]an 3.200.000 ziren eta 160.000 bakarrik [[1946]]an)<ref>{{eu}}http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurcontd/eu/contenidos/termino/_c05495/eu_s_3147/s3147.html</ref>.
 
== Etimologia ==
59. lerroa:
 
Hiririk garrantzitsuenak hauek dira: [[Liberec]] eta Jsblonec nad Nisou [[Txekiar Errepublika]]n eta Waldenberg [[Polonia]]n. Eskualdean [[burdina]]zko, [[berun]]ezko, [[zink]]ezko eta [[harrikatz]]ezko aztarnategiak existitzen dira.
 
 
 
 
<gallery>
75 ⟶ 72 lerroa:
[[Lehen Mundu Gerra]]ren eta [[Austria-Hungariako Inperioa]] desegitearen ondoren, [[Txekoslovakia]] independentea aldarrikatu zen, [[Bohemia]]ko erreinu zaharra sartuz. Hala ere, [[Reichstag]]en [[Moravia]]ko, [[Bohemia]]ko eta [[Silesia]]ko diputatu alemaniarrek atxikimenduari uko egin zioten [[Woodrow Wilson]] lehendakari estatubatuarraren [[Hamalau Puntuak]] argudiatuz eta aleman hiztunen lurraldeen bat-egitea aldarrikatu zuten, garai hartan [[Weimarko Errepublika]]ri atxikitzeko ametsetan zebilen Austriako Errepublika berriari. 4 lurraldetan banatu zuten hura:
* Alemaniako Bohemia (Deutschböhmen): Ipar eta mendebaldeko Bohemiak aldarrikatu zuten, [[Austria]]ren barnean eta [[Liberec]] (alemanez: ''Reichenberg'') hiriburu. ''Landeshauptmann'' izena ematen zioten lehendakariak administratzen zuen, Rafael Pacher ([[1857]]-[[1936]]), [[1918]]ko [[urriaren 29]]tik [[azaroaren 4]]ra arte eta Rudolf Ritter von Lodgman von Auen ([[1877]]-[[1962]]), [[1918]]ko [[azaroaren 6]]tik [[abenduaren 16]]ra arte. Txekiar armadak azken hiri garrantzitsua okupatu zuen eta, ordutik aurrera, gobernuak atzerrian jarraitu behar izan zuen, Zittau, [[Saxonia]] eta, gero, [[Viena]], [[1919]]ko irailaren 24ra arte.
 
* Sudetenland probintzia: Iparraldeko Moraviak austriar land bat aldarrikatu zuen, Opava (alemanez: ''Troppau''; polonieraz: ''Opawa''; latinez: ''Oppavia'') hiriburu. Robert Freissler ([[1877]]-[[1950]]) izan zen Landeshauptmann [[1918]]ko [[urriaren 30]]etik [[abenduaren 18]]ra arte.
 
* Bohemiako basoak (Böhmerwaldgau): Bohemiako basoa eta Hegoaldeko Bohemia Goiko Austria landaren distrito bilakatu zen. Friedrich Wichtl ([[1872]]-[[1922]]) izan zen ''Kreishauptmann'' [[1918]]ko [[urriaren 30]]az geroztik.
* Alemaniako Hegoaldeko Moravia (Deutschsüdmähren): Beheko Austriaren landaren distrito bilakatu zen eta Oskar Teufel ([[1880]]-[[1946]]) izan zen Kreishauptmann [[1918]]ko [[urriaren 30]] arte.
85 ⟶ 80 lerroa:
[[Parisko Bake Biltzarra (1919)|Parisko Bake Biltzar]]reko batzorde iparramerikarrak gero ahaztuak izango ziren gomendio sail bat egin zuen Txekiak alemanieraz hitz egiten zutenen lurraldeen inguruan eskatzen zuena aztertuz. Injustizia hura larritu egin zen [[1919]]ko [[martxoaren 3]]an, txekiar armadak tiro egin zienean alemaniarzaleei eta garbi geratu zen Txekoslovakiaren aspirazioak arriskutsuak zirela, batez ere, alemaniar hiztun hauek [[Alemania]]n eta [[Austria]]n zuten milioikia lagunak kontuan hartuta. Esan bezala, gomendio hauek baztertuak izan ziren eta [[Txekoslovakia]]k Sudeteak bere lurraldean sartzea eskatu zuen eta, [[1919]]an, eskari hau Saint-Germaingo Itunean berretsita geratu zen.
 
Txekiar eta alemaniar hiztunen arteko ika-mikek [[20ko hamarkada|20. urte]]etan iraun zuten eta [[30eko hamarkada]]n larritu ziren<ref>{{es}}http://internacional.elpais.com/internacional/2008/09/27/actualidad/1222466409_850215.html</ref>. Krisi ekonomikoak gogor astindu zuen enpresa esportatzaileen mende zegoen Sudeteen ingurua; papera, jostailuak, beira... txekiarren ekoizpenaren %60a Sudeetan burutzen zen eta %78a esportatzeko zen. Geldiunearekin, langabezia zabaldu zen eta biztanleen haserrea ere bai<ref>{{es}}http://www.artehistoria.com/v2/contextos/3855.htm</ref>.
 
[[1938]]ko [[irailaren 26]]an, [[Adolf Hitler|Hitlerrek]] [[Txekoslovakia]]ri ultimatum bat aurkeztu zion eta [[Municheko Konferentzia|Municheko Biltzarra]] izenekoan haren ikuspuntua nagusitu zen: gauzak horrela, eskualde horretako aleman hiztunei [[erreferendum]]a eskaini zien. [[Alemania]]r okupazioa [[1938]]ko [[urriaren 1]]an hasi zen: [[europa]]r potentziek hori saihesteko ez zuten ezer egin. 30.000 bat km² kendu zizkion Alemaniak Txekoslovakiari eta txekiar biztanleria lurraldetik bota egin zuten. [[1939]]ko [[martxoaren 15]]ean, okupazioa erabat osatu zen eta, Alemania [[Bohemia]] txekiar eskualdearen jabe ere egin zen, hots, [[Bohemia eta Moraviako protektoratua|Bohemia-Moravia protektoratu]] izeneko txotxongilo estatuarena. Txekoslovakia osoaz jabetu zen.
93 ⟶ 88 lerroa:
Txekiar legediak nazien aurkako afiliazioa frogatzen zuten aleman hiztunak babesteko aukera azpimarratzen zuen, baina Alemaniaren aurkako gorroto izugarria zegoen eta ez ziren kasu gehienak errespetatu, 244.000 alemaniar besterik ez zirelarik geratu (Horietatik 100.000 bat Mendebaldeko Alemaniara emigratu zuten). [[1945]]ean atzerriratu zituztenak 500.000 bat izan ziren eta abusu eta bortxakeria ugari jasan beharrean izan ziren. 24.000 bat heriotza izan zen alde egin beharrari lotuta eta, frogatu ez baziren ere, 62.000 desagertutakoen denuntzia jaso ziren.
 
Sudeteetan bizi ziren alemaniarren jabetzaren gehiengoa konfiskatu zitzaien gerraren kalteordain bezala. [[1946]]an, 2.234.544 pertsona deportatu zituzten Alemaniara, 2/3 amerikarren sektorera eta 1/3 sobietarrenera. Alemanez gain, familia mistoak ere baziren haien artean. Lurraldean, txekiarrak jarri ziren bizitzen eta baita beste gutxiengo batzuk ere: eslovakiarrak, Voliniako txekiarrak, ijitoak eta hungariarrak (azken hauek behartu egin zituzten, baina, geroago, haien jaioterrietara alde egin zuten). Biztanleriarik gabeko guneak ere geratu ziren eta hantxe geratu zen alemaniar gutxiengoa<ref>{{es}}http://elpais.com/diario/1994/04/19/economia/766706415_850215.html</ref>. [[2001]]ean, alemaniar etniako 40.000 pertsona besterik ez zen zentsatu [[Txekiar Errepublika]]n.
 
Gaur egun, Sudeteak txekiar lurraldean sartuta daude eta Alemaniak ere errekonozitzen du hori. Hala ere, [[1945]]az geroztik, Sudeteetako biztanle izan ziren haien oinordekoek ez diote kalteordainak erreklamatzeari utzi, lurralde haietatik bidali zituztelako.
 
== Ikus gaineraErreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
* [[Sudetenland]]
 
{{commonskat}}