Frantzisko Garai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
'''Frantzisko Garai'''<ref>Espainiar agirietan '''Francisco de Garay'''</ref> ([[Sopuerta]]<ref>{{erreferentzia|url= http://www.europapress.es/cultura/libros-00132/noticia-goyo-banales-repasa-trayectoria-francisco-garay-20111020153931.html |izenburua= Goyo Bañales repasa la trayectoria Francisco de Garay|egilea= [[Europa Press]]|data=2011-10-20}}</ref>, [[1475]]?- [[Mexiko]], {{data|1523|12|27}}) militar, esploratzaile eta konkistatzaile [[Bizkaia|bizkaitarra]] izan zen.
 
[[Kristobal Kolon]]ekin joan zen haren bigarren bidaian. Jamaikako gobernari izan zen [[Diego Kolon]]en agindupean. Aberastu ondoren, [[Mississippi (ibaia)|Mississippi ibaia]] aurkitu zuen espedizioa ordaindu zuen; [[Alonso Álvarez de Pineda]] izan zen espedizio buru (1519). Urtebete geroago Mexikorantz abiatu zen bertan kolonia bat sortzeko asmoz ([[Pánuco]]) baina [[Hernán Cortés]]i aurre egin behar izan zion. 1523. urtean Cortések Pánuco hartu zuela jakin zuenean Frantziskok koloniara jo zuen segituan; bidean gizon asko galdu zituen ordea eta Cortésen agindupean jarri behar izan zuen ondoren. Cortések Mexikora bidali zuen [[Palmas ibaia]]ren inguruko lurraldeetara jendea bizitzera eraman zezan baina handik gutxira biriketako gaitzak jota hil zen Frantzisko.