Ayyubtarren dinastia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
30. lerroa:
[[Najm ad-Din Aiub|Aiub]] eta [[Asad ad-Din Shirkuh|Shirkuh]] anaiak soldaduak izan ziren, [[Zengid leinua]]ren zerbitzuan borrokatu zirenak; baina Aiuben seme [[Saladin I.a|Saladinek]] independentzia lortu zuen. [[1171]]n, [[Al-Adid]] [[kalifa]] hil eta [[Fatimitar Kaliferria|fatimitar kalifaldia]] amaitu zenean, Saladinek [[Egipto]]ko sultan izendatu zuen bere burua. Hamarkada bat borrokan igaro eta gero, [[1183]]. urterako, [[Siria]], iparraldeko [[Mesopotamia]], [[Al-Hijaz|Hiyaz]], [[Yemen]] eta [[Iparraldeko Afrika]] egungo [[Tunisia]]raino konkistatuak zituen. [[1187]]an, Hattingo gudua eta gero, [[Jerusalemgo Erresuma Latindarra]]ren gehiena ere okupatu zuen<ref>{{Erreferentzia|abizena1= Lyons |izena1= M. C.|izena2= D.E.P.|abizena2=Jackson |urtea= [[1982]] |url= http://books.google.com/?id=hGR5M0druJIC |izenburua= Saladin: the Politics of the Holy War |argitaletxea= Cambridge University Press|isbn= 978-0-521-31739-9}}</ref>.
 
Saladin hil zenean, bere oinordekoak saiatu ziren lurraldeak mantentzen. Hala ere [[1230eko hamarkada]]n, [[Siria]]ko aiubtar agintariek independentzia aldarrikatu zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=From Saladin to the Mongols: The Ayyubids of Damascus, 1193-1260|url=http://books.google.com/?id=JfXl5kvabhoC&pg=PP1&dq=From+Saladin+to+the+Mongols|izena1=Stephen|abizena1=Humphreys|argitaletxea=SUNY Press|urtea=[[1977]]|isbn=0873952634, 9780873952637}}</ref>. [[1250]]ean, as[[As-Salih Aiub]] hil zenean, jeneral [[mameluko]]ek [[Egipto]] hartu zuten. [[1260]]an, [[Mongolen Inperioa]]k [[Alepo]] hartu zuen. Azken printzerria, [[Hama]], [[1341]]ean galdu zuten.
 
Barneko ezinkonponduak zuzentzeko gai izan ez baziren ere, aiubtarrak administratzaile onak, merkatari abilak eta eraikitzaile trebeak izan ziren. Erlijioari dagokionez, gartsu eutsi zioten [[sunismo]]aren ortodoxiari<ref>{{erreferentzia|izena = | abizena = |url = http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurcontd/eu/contenidos/termino/_c00659/eu_a_6591/a6591.html | izenburua = Ayyubiar |bilduma= Lur Hiztegi Entziklopediakoa |argitaletxea = euskara.euskadi.eus | sartze-data = 2016-06-19}}</ref>, hiri nagusietan [[madrasa]] asko eraikiz.