Juan Kruz Igerabide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
23. lerroa:
Ikerlan hori amandre ipuinetatik abiatzen da, ipuinen jatorria, funtzioak, erabilera, ideologia, eta abar landuz. Izan ere, haurraren eta literaturaren arteko harremana du aztergai, haur txikiei kontatzen zaizkien ipuinak, ipuin horien eragina haurrengan, psikoanalisiak zer dioen... baita gaur egungo gizartean zer betebehar duten amandre ipuinek ere.
 
Haur Literaturari dagokionez, lan asko egin ditu, hogeita hamar liburutik gora, hain zuzen ere. [[1999]]an [[Euskadi Literatura Sariak|Euskadi Haur eta Gazte Literatura Saria]] irabazi zuen ''[[Jonas eta hozkailu beldurtia]]'' lanarekin.
 
Literatur proposamen desberdinak bilatzen ere saiatzen da eta horren emaitza dira [[Elena Odriozola]] ilustratzailearekin osatutako ''[[Eguberria]]'' (Nerea, [[2012]]), Eguberriko tradizioa, mitoak, ahozko kultura eta literaturaren inguruan egin duen bilketa eta dokumentazio lanaren emaitza <ref>{{Cite web|url=http://www.galtzagorri.eus/euskara/idazleak/juan-kruz-igerabide-sarasola/bibliografia/eguberria?p=1|izenburua=Eguberria / Galtzagorri Elkartea|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>, eta, [[''Ur: euriaren liburua'']] ([[Denonartean]], [[2014]]) jolasak, musika, liburua, eta irudi solteak biltzen dituen kartoizko kutxatxoa <ref>{{Cite web|url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2445/ur-euriaren-liburua|izenburua=Jolasten jarraitzeko gonbitea|sartze-data=|abizena=|izena=Argia|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>.