Zengid leinua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
23. lerroa:
| erlijioa=[[Sunismo]]a
}}
'''Zengid leinua''' ([[arabiera]]z: زنكيون), '''Zangid''' ere deitua, [[turkia]]r jatorriko leinu musulmana izan zen, XII. eta XIII. mendeetan [[SiriaLevante (Ekialde Hurbila)|Levante]]ko eskualde batzuetan eta [[IrakMesopotamia]]enko eskualde batzuetan gobernatu zuena, [[Seljuktar Inperioa]]ren izenean.
 
== Historia ==
30. lerroa:
Zengi hil ondoren, haren kontrolpeko lurraldeak banatu egin ziren; Mosul eta Irakeko gainontzeko lurraldeak [[Said ad-Din Ghazi I.a]] semerik zaharrenarentzat izan ziren, eta Alepo zein Edesa, borroka baten ondoren, [[Nur ad-Din Mahmud]] bigarren semearentzat. Nur ad-Din aita bezain ahaltsu agertu zen. [[1149]]an, [[Raimundo Poitiersekoa]] [[Antiokia]]ko printzea garaitu eta hil zuen gudu batean, eta hurrengo urtean konkistatu zituen [[Eufrates]] ibaiaren mendebaldean geratzen ziren Edesako Konderriaren hondarrak. [[1154]]an, [[Damasko]] hartu zuen, [[Burid leinua]]ren esku zegoena<ref>Asbridge, Thomas ''The Crusades: The War for the Holy Land'', Simon & Schuster, 2012</ref>.
 
Gobernuaren egoitza Damaskon ezarririk, Nur ad-Dinen arrakastek jarraitu zuten. Antiokiako beste printze bat, [[Renaud de Châtillon]], harrapatu eta [[Antiokiako Printzerria]]ren lurraldea murriztu zuen. [[1160ko hamarkada]]n, [[Amalariko I.a JerusalengoaJerusalemgoa]]rengan jarri zuen arreta, haren aurka [[Egipto]]ko [[Fatimitar Kaliferria]]ren kontrola lortzeagatik lehiatu nahi baitzen. Azkenean, [[Shirkuh]]k, Nur ad-Dinen jeneral kurdoak, konkistatu zuen Egipto [[1169]]an; baina [[Saladin]], Shirkuhren iloba eta haren oinordeko Egiptoko gobernaritzan, Nur ad-Dinen kontroletik libratu zen<ref>Barron Stevenson, William, ''The Crusaders in the East'', Cambridge University Press, 1907</ref>.
 
Nur ad-Din [[1174]]an hil zen, Egipto inbaditu eta Saladin bere mendera ekartzeko prestatzen ari zenean. Bere seme eta oinordekoa zen [[As-Salih Ismail al-Malik]] haur bat baino ez zen garai hartan, eta Alepora ihes egitera behartua izan zen, non [[1181]] arte gobernatu zuen, non Mosuleko Atabegarekin zuen harremanaren ondorioz hila eta ordeztua izan zena. Saladinok Alepo bi urte beranduago konkisatu zuen, Zengid leinuaren Siriako gobernuari amaiera emanez.