Sudan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{Herrialde infotaula berria → {{Herrialde infotaula using AWB
t →‎XX.mendea: barne lotura zuzenketa
63. lerroa:
 
=== XX.mendea ===
Mende hasieran, ingelesek Sudango ekonomia berpiztu zuten ureztatze bideak hobetzean, [[kotoi]]aren ekoizpena hastean, burdinbidea eta portu bat egitean, eta neurri batean, irakaskuntza bideratzean. Hala ere, Sudango iparraldearen eta hegoaldearen arteko aldea agerian zegoen: batetik iparraldea, basamortua, biztanleriaren gehiengoa osatzen zuten arabiar eta musulmanen bizitokia, eta bestetik, hegoaldea, zingiratsua, kristau erlijioaren eta animismoaren jarraitzaileen lurraldea. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, egiptoar abertzaleek Sudan beretzat hartu nahi izan zuten, sudandarrak berak Egiptoren aldekoen eta burujabetasun osoaren aldekoen artean banatuak zeudela. Horrenbestez, 1951n, [[Faruk Egiptokoa|Faruq I.a]] Egiptoko erregeak, [[Ingalaterra]]rekin egina zuen hitzarmena bertan behera utzi eta Sudango errege izendatu zuen bere burua. Nolanahi ere, 1952an Faruq erregetzatik kendu zuten, eta handik urte gutxira, [[Kairo]]k [[autoderteminazioautodeterminazio]] eskubidea (1953) eta burujabetasuna (1956) onartu zizkion Sudani. Antzinako Nubia Sudango errepublika bihurtu zen.
 
=== Sudango errepublika ===