«Jean-Pierre Papin»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
 
== Biografia ==
INF Vichy taldean hasi zen jokatzen, eta [[Valenciennes FC||Valenciennesen]] gero, Frantziako Bigarren Mailan. 1985ean, [[Club Brugge|Brugge]] taldeak hartu zuen, eta Belgikako Kopa irabazi zuen hurrengo urtean. 1986an, [[Olympique Marseillakoa|Olympique de Marseille]] taldeak fitxatu zuen, eta talde harekin Frantziako Txapelketako lau titulu irabazi zituen segidan (1989-1992), eta Frantziako Kopa bat (1989). Frantziako golegile nagusia izan zen bost urtez jarraian.
 
1992an, [[AC Milan]]ek fitxatu zuen, eta [[Italia]]ko bi liga irabazi zituen talde horrekin (1993 eta 1994), besteak beste, [[Marco van Basten]] eta [[Franco Baresi]] jokalariekin. 1994an, Alemaniara joan zen, [[FC Bayern München|Bayern Munichekoa]] taldean jokatzera, [[Lothar Matthäus]]ekin, besteak beste. Talde harekin, 1996ko UEFAko Kopa irabazi zuen. Urte hartan bertan, Frantziara itzuli zen, Bordeleko [[Girondins de Bordeaux|Girondins]] taldean jokatzera. Europako Kopako bi finaletan parte hartu zuen (1991 eta 1993an), baina ez zuen behin ere irabazi. 1991n, Europako jokalari onena izendatu zuten.
178.395

edits