Errusia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
60. lerroa:
Errusiako bi toki aldenduenen arteko distantzia 8.000&nbsp;km da, lerro geodesiko batean. Hauek dira: [[Polonia]]ko muga [[Vistula]] ertzean eta [[Kurilak|Kuril]] uharteetako hego-ekialdea, [[Hokkaido]] uhartetik kilometro gutxira. Errusiar Federakundeak 11 [[ordu-eremu]] zeharkatzen ditu. Hiru [[ozeano]]tara du irtenbidea ([[Ozeano Atlantikoa|Atlantikoa]], [[ozeano Artikoa|Artikoa]] eta [[Ozeano Barea|Pazifikoa]]) eta, horregatik, errusiar [[arrantza]] munduko handienetakoa da.<ref>{{erreferentzia |izenburua = Fish Industry of Russia&nbsp;— Production, Trade, Markets and Investment |argitaletxea = Eurofish, Kopenhage, Danimarka |data = 2006ko abuztua |orrialdea = 211 |url = http://www.eurofish.dk/indexSub.php?id=3308&easysitestatid=255998662 |sartze-data = 2007-12-26 |hizkuntza = en}}</ref> [[Kaspiar itsasoa|Kaspiar Itsasoa]] munduko [[kaviar]] finenaren iturburua da.
 
Errusiaren gehiengoa [[ordoki]] zabalak dira, gehienbat [[estepa]]k hegoaldean eta [[baso]] sarria iparraldean, [[tundra]] ipar kostaldean. Errusiak munduko landa-lurrean %10 du.<ref>{{erreferentzia |izenburua = Oil prices drive the cost of food |argitaletxea = RIA Novosti |url = http://en.rian.ru/analysis/20080222/99853566.html |sartze-data = 2008-02-22 |hizkuntza = en}}</ref> Mendilerro garaiak hegoaldean kokatuak daude, mendebaldean [[Kaukaso (mendikatea)|Kaukasoa]], non [[Elbrus]] mendia dagoen, Errusia eta Europa osoko mendi garaiena (5.642 m), eta ekialdean [[Verkhoiansk]] mendilerroa eta [[Kamtxatka]] penintsulako sumendiak. [[Uralak|Ural mendiek]], baliabide mineraletan aberatsak, ipar-hego mendilerro bat osatzen dute, [[Europa]] eta [[Asia]] banatzen dutenak. Errusiak kosta luzea du, gutiraguztira 37.000 kilometrokoa, Artikoarekin eta Pazifikoarekin, eta baita ere [[Baltikoa]], [[Asov Itsasoa|Asov]], [[Kaspiar itsasoa|Kaspio]] eta [[Itsaso Beltza]]rekin.<ref name=cia>{{erreferentzia |egilea = The World Factbook |izenburua = Russia |argitaletxea = Central Intelligence Agency |url = https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/rs.html |sartze-data = 2007-12-26 |hizkuntza = en}}</ref> Uharte eta uhartedi nagusien artean daude [[Novaia Zemlia]], [[Franz Josef Lurraldea]], [[Iparraldeko Zembla|Severnaia Zemlia]], [[Siberia Berriko uharteak]], [[Wrangel uhartea]], [[Kurilak|Kuril Uharteak]] eta [[Sakhalin]].
 
=== Hidrologia ===