Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
43. lerroa:
[[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]]ren gainbeherarekin ditugun datuak murritzagoak dira. Badirudi [[antzinako germaniarrak|antzinako germaniarrek]] [[Pirinioak]] gurutzatu nahi izan zituztenean, bertako nobleen multzo batek aurre egin omen ziela. Urte batzuk geroago, [[bagaudak|bagauda]] izeneko jendetza matxinatu zen [[V. mendea]]n baskoien lurraldean.
 
Edonola ere, erromatarren agintea desagertuta, [[bisigodo]]ak bilakatu ziren [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulako]] botere nagusia. Hainbat errege godok baskoien aurka egin zuten borroka. Geroagoko zenbait kroniketan irakur daiteke errege horietako askok baskoiak menderatu zituztela (''[[domuit vascones]]''), baina behin eta berriro menderatzekomenderatu behar izateakbeharrak esan nahikonahi du, lukeziurrenez, ez zituztela inoiz menderatzen. Datuak urriak izanda, ez dago garbi noraino menderatu zuten bisigodoek baskoien lurraldea. Iruñean bisigodoen hilerria agertu da, eta Iruñeko apezpikua agertzen da garai honetako [[Toledo]]ko kontzilioetan.
 
Iparraldeari dagokionez ere, datu gutxi ditugu. [[VII. mendea]]n errege [[frankoak|frankoek]] gaskoien (iparraldeko baskoien) lurraldea okupatu nahi izan zuten. Badirudi frankoek agintea galdu ahala nagusitu zelazirela bertakoenabertakoak, eta [[Akitania]]n zehar hedatu omen ziren.
 
=== Orreagako gudua ===