Akronimo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Akronimoa''' ([[greziera]]tik: {{lang|gr|ἄκρος}}, ''akros'', «muturra», eta ὄνομα, ''onoma'', «izena») [[izen sintagma]] edo [[perpaus]] bateko hasierako letrak edo bestelako zatiak batuz [[laburtzapen]] gisa sortutako [[hitz]]a da. Arrunki, lehen letrak hartzen dira (adibidez: [[laser]], ''{{lang|en|'''l'''ight '''a'''mplification by '''s'''timulated '''e'''mission of '''r'''adiation''}}), baina zenbaitetan hasierako zati handiagoak hartzen dira (esaterako: [[Benelux]], '''''Be'''lgika, '''Ne'''derlanda eta '''Lux'''enburgo''), edo hasierakoak ez diren zatiak ere (konparazio baterako: [[Emakunde]], '''''Ema'''kumearen Era'''kunde'''a'').
 
[[Sigla]]rekin alderatuta, akronimoa izen edo termino independentea izan ohi da. Hiztegi batzuetan, akronimoa eta sigla ez dira bereizten.<ref>[http://ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=sigla ''Zehazki'' hiztegian], esate baterako.</ref> [[Sigla]] bat topatzen dugunean, haren atzean dagoen talde edo dena delakoa adierazten zaigula ulertzen dugu, eta akronimoa, berriz, izen beregaina da, bere osagarriak zein diren ez da hiztun arruntarentzat begi bistako kontua izaten. Siglak ez bezala, soilik lehen letra izan ohi dute larriz akronimoek.