«Lehen dama»: berrikuspenen arteko aldeak

13 bytes added ,  Duela 5 urte
t
ez dago edizio laburpenik
(argazki oina zuzentzea)
t
'''Lehen dama''', hainbat [[estatu burujabe]]tan, [[lehendakari]]aren edo [[gobernuburu]]aren [[emazte]]a da. Ez da titulu ofiziala. Jatorriz, [[Ameriketako Estatu Batu]]etako (AEB) lehendakariaren emaztea ({{lang-en|First Lady}}) izendatzeko erabiltzen zen, han [[erregina]] baten pareko rola jokatzen baitu zeremonia ofizialetan. [[Hego Amerika]]ko herri gehienek ere badute figura hau. Lehen damak ospe eta botere handia hartzen du, eta maiz gertatu izan da lehen dama gerora lehendakari edo lehendakaritarako hautagai bihurtzea. Adibidez, [[Cristina Fernández de Kirchner]], lehen dama izan zen bere senar [[Néstor Kirchner]]ren agintaldian, eta gerora [[Argentina]]ko lehendakari bihurtu zen; eta [[Bill Clinton]] AEBetako lehendakari ohiaren emazte [[Hillary Rodham Clinton]] herrialde hartako lehendakari izateko hautagai da.
 
Batzuetan, emaztearen ordez beste emakume batek hartzen du lehen damaren rola. Adibidez, [[Bolivia]]n, [[Evo Morales]]ek irabazi zuenean, ezkondu gabe zegoenez, haren arrebak hartu zuen lehen damaren rola. Eta AEBetan ere, lehendakariaren emazteak rol hori jokatu nahi edo ezin duenean edota lehendakaria alarguna nahiz ezkongabea denean, haren hurbileko ahaidea den beste emakume batek jokatu izan du rol hori, hala nola arrebak, lehengusinak, alabak edo errainak.
 
Lehen dama tituluaren antzera, '''lehen jauna''' titulua ere erabiltzen da emakumezko lehendakari baten senarra izendatzeko. Adibidez, José María Rico Cueto, haren emazte [[Laura Chinchilla]] [[Costa Rica]]ko lehendakari izan zenean.