Vicente Blasco Ibáñez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Oraina wikilariaren 5503559 berrikuspena desegin da: lekuz kanpoko ekarpena, wikiquote edo wikisource da leku egokiena
8. lerroa:
 
Espainiako Zola deitu badute ere, pertsonaiekiko duen jarreran errealistagoa da naturalista baino. Haren eleberriek arrakasta handiagoa izan dute atzerrian Espainian baino, eta asko zinemara eraman dituzte.
 
== Blascoren, "El Intruso" ==
Vicente Blasco Ibánezen El Intruso eleberriaren pasartea (1904)
{{aipu|“Peoien etxea” zen, meatze-mendietako aterpetxe ziztrina, eta jornalariak
han bizi ziren, pilatuta. (…)
Arestik zulo hartan igarotako gauetan pentsatu zuen, tristuraz beteta. Peoiak
abailduta iristen ziren, egun osoa ematen baitzuten barrenatzeko makinek
ateratako blokeak apurtzen, bagonetak harritzarrez betetzen, mea-biltegira
eramaten eta mea-biltegitik ekartzen. Babarrunak, patatak eta bakailao edo
urdail pixka bat afalduta, gelaxka hartan egiten zuten lo, izerdiz edo euriz
bustitako jantziak soinean zituztela; botak bakarrik eranzten zituzten; jaka ere
bai, batzuetan. Eskuez uki zitekeen sabai haren azpian, airea ez zen mugitzen,
eta ordu gutxi batzuk igaro ostean, ezin arnastuzkoa bilakatzen zen, hainbeste
gorputzen lurrunak loditua eta zikinkeria-usainez josia. Kamainen tolesetan,
egurrezko junturetan nahiz sabaiko zuloetan bizi ziren bizkarroiak ehizara
ateratzen ziren, beroak suspertuta, eta nekeak eraginda lozorroan zeuden
gorputz bizigabeekin anker jokatzen zuten, iluntasunaren babesean. Gau
ekaiztsuetan, zirrikitu eta arrailetatik sartu eta batetik bestera ibiltzen zen
haizea, etxezuloa behera botatzeko zorian. Halakoetan, gorputz jantzi eta
kirasdunak elkarren bila aritzen ziren, beroa lortu nahian. Izerdiak elkartu egiten
ziren eta arnasak nahasi; zikinkeria anaiartekoa zen. (…)
Harrobia zen langile asaldatzaileen etsairik gogorrena. Lurpeko
meazuloetako arriskuei aurre egiteko, maisutasuna beharrezkoa zen, hortaz, ez
zen erraza hango langileen ordezkoak bilatzea, irakatsi egin behar baitzitzaien
ofizioa. Baina Enkarterri emankorretan burdinak mendiak osatzen ditu:
ustiaketa kanpoaldean egiten da; harria atera, jaso eta eraman, ez da besterik
egin behar; zulatu eta apurtu, ereiteko lurretan bezalaxe. Goseak bultzatuta,
etengabe iristen ziren peoiak, multzo handitan, eta gehiegikerien aurka
protestaka lanpostua utzi zutenak ordezkatzen zituzten, ahaleginik egin gabe.
Gizonen etorrera etengabea eteten ez bazen, Enkarterrietako langileak behin
eta berriz ordezkatzen bazituzten, zaila zen lan hark merezi zituen eskubideak
eskuratzea.|Vicente Blasco Ibáñez, El intruso, Valentzia, 1904}}
 
== Nobelak ==