Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
[[Irudi:Salinillas puerta de abajo.JPG|thumb|250px|Harresiko beheko atea]]
[[Irudi:Salinillas palacio.JPG|thumb|250px|Oñatiko kondeen jauregia, barnean Sarmiento, Aiala eta Gebaratarren dorrea duela.]]
[[Irudi:Salinillas Calle Mayor.JPG|thumb|250px|Kale Nagusiko etxeak]]
'''Buradon Gatzaga''' [[Araba]]ko herria da, [[Bastida (Araba)|Bastidako]] udalerrian barne dagoena. [[Arabako Errioxa]] eskualdean dago kokatuta, eta 107 biztanle ditu. Buradon-Gatzagak bere udal-forua eduki zuen, tamalez gaur egun mantentzen ez duena. Foru horren berri 1264ko pribilegio batek ematen digu, eta bertan, Nafarroako mugako hiri itxi bezala definitzen du.
 
 
[[2003]]ko [[otsailaren 4]]ean, [[Eusko Jaurlaritza]]k ''monumentu multzo'' izendatu zuen hirigune historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
 
==Historia==
 
[[Antso IV.a Gaztelakoa]]k sortu zuen hiribildua [[1264]]an, zuen garrantzi geoestrategiko eta ekonomikoa zela-eta, [[gatz]]agatik hurbil eta [[Ebro]] ibaia kontrolpean baitzuen. Horregatik harresia eraiki zuten inguruan, herri gotorleku izateko, mendeetan zehar [[Gaztelako Erresuma]]ren eta [[Nafarroako Erresuma|Nafarroakoaren]] arteko muga izan baitzen. Geroago, hiribildu izateari utzi eta jaurerri izatera igaro zen, Oñatiko Jauntxoen menpe.
 
Urtean igaro ahala, Burandon Gatzagaren garrantzia txikitzen joan zen. [[XX. mende]]ko bigarren erdian, Bastidak bereganatu egin zuen eta bertako kontzeju bihurtu.
 
==Ikustekoak==
*Harresia
*Sortzez Garbiaren eliza
*Sarmiento, Aiala eta Gebaratarren dorrea (Oñatiko kondeen jauregian)
*Oñatiko kondeen jauregia
*Santa Ana ospitalea.