Bruno Munari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
+kategoriak
2. lerroa:
'''Bruno Munari''' ([[1907]]ko [[urriaren 24]]a - [[Milan]], [[1998]]ko [[irailaren 30]]a), italiar diseinatzailea eta artista izan zen.
 
[[XX. mendea|XX. mendeko]] artearen, [[Diseinu Industriala|diseinu industrialaren]] eta grafikoaren protagonista esanguratsuenetarikotzat jotzen da. Munarik oinarrizko ekarpenak egin zituen hainbat eremuetan (pintura, eskultura, zinematografia, diseinu industriala, diseinu grafikoa…). Haurtzaroan jolasen bitartez emandako garapenaren inguruan, alde anitzeko ikerketa eratu zuen. Ikerketa hau, Ikusmenezko mugimenduaren, argiaren, fantasiaren eta sormenaren arloetan eratu zuen hain zuzen ere.<ref>{{it}} Treccani “[http://www.treccani.it/enciclopedia/bruno-munari/ Bruno Munari]” (italieraz). Azken kontsulta: 2016ko Maiatzaren 11.</ref>
 
== Bizitza ==
10. lerroa:
1927an, Marietti eta mugimendu futuristarekin harremanetan jarri zen, hainbat museotan erakusketak aurkeztuz. Hiru urte geroago, Ricardo Ricas Castagnedirekin kidetu zen, zeinekin diseinatzaile grafiko bezala egin zuen lan 1938ra arte.
[[Fitxategi:Bruno_Munari_"Scultura_Inutile"_(Davide_Casali,_2008).jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Bruno_Munari_%22Scultura_Inutile%22_(Davide_Casali,_2008).jpg|thumb|''Machinne Inutil'']]
Munarik [[Futurismo|futurismoaren]] aro goiztiar batean hartu zuen parte. Mugimendu honetan parte hartu izanagatik, soma daitezke bere umorearen zentsua eta bere arintasuna.  Mugimendu honetan Munarik sortutako obra esanguratsuenak honako hauek dira: Aireko Makina (Machinna Aerea, 1930), artearen historiako lehen sakelekoa, eta Alferreko Makina (Machinne inutil<ref>{{it}} Munart ''“[http://www.munart.org/index.php?p=9 Machinne inutil]”'' (italieraz). Azken Kontsulta: 2016ko Maiatzaren 12a.</ref> , 1933).
 
1939tik 1945era diseinatzaile grafiko bezala egin zuen lan Mondadori editorialarentzat, eta aldi berean, Tempo aldizkariarentzat zuzendari artistiko bezala. Bestalde, bitartean, haurrentzako literatura idazten hasi zen. Gehienbat bere seme Albertori zuzendutako ipuinak idatzi zituen.
36. lerroa:
60ko hamarkadan hainbat aldiz bidaiatu zuen Japoniara. Izan ere, hango kulturak gero eta gehiago erakartzen zuen Munari. Zen espirituak, asimetriak, diseinuak eta japoniar ohiturek gero eta gehiago liluratzen zuten diseinatzaile italiarra.
 
Hau dela eta, 1965ean Tokion ''Fontana a 5 gocce''<ref>{{it}} Arredativo ''“[http://www.arredativo.it/tag/fontana-a-5-gocce/ Fontana a 5 goccel]”'' (italieraz). Azken kontsulta: 2016ko Maiatzaren 12a.</ref> (5 tantakako iturria)  deituriko iturria diseinatu zuen. Iturri honetako tantak ustekabe batean erortzen dira puntu jakinetan, horrela, sortzen dituzten uhinen artean intersekzioak eratuz. Tanta, uhin eta intersekzioek sortutako soinuak, ur azpian kokaturik dauden mikrofono batzuen bidez grabatuta geratzen dira. Ondoren, iturria kokatuta dagoen plazaren inguruan erreproduzitzen dira, soinu lasaigarriak eratuz.
 
Hamarkada honetan obra serialak egiten jardun zuen, adibidez; ''Aconá biconbi sfere doppie, None sfere in colonna, Tetracono'', bestalde, zinemagintzari dagokionez ''Il colori della luce, inox, Moire, Tempo nel tempo, Scacco Matto'' eta ''Sulle scale mobili''.
42. lerroa:
Izan ere, Marcello Piccardo eta bere bost seme-alabekin batera, obra zinematografiko abangoardistak filmatu zituen, Monteolimpinon, Comoren magalean, ''Cineteca di Monteolimpino'' deitu zituztenak.
 
1980ko eta 1990ko hamarkadetan, Munariren sormenak ez du geldierarik pairatzen, eta hainbat eta hainbat obra sortzen jarraitzen du; ''Filipesi''<ref>{{it}} Tiscalinet ''“[http://web.tiscalinet.it/sincron/filipesi.html Filipesi]”'' (italieraz). Azken kontsulta: 2016ko Maiatzaren 12a.</ref>(1981) eskulturak, ''Alta Tensione'' (1990) estrukturak eta hainbat altzairuzko eskultura, zeintzuk Napoleseko, Cesenaticoko, Riva del Gardako eta Cantúko itsas bazterretan. Gaur egun, oraindik ere, lan hauek ikusgai daude.
 
Bere ibilbideagatik hainbat titulu eta lorpen garrantzitsuak eskuratu ondoren, Munarik bere azken obra “''El cuadrado''<ref>{{es}} Quedelibros “''[http://www.quedelibros.com/autor/28086/Munari-Bruno.html El cuadrado]”'' (espainolez). Azken kontsulta: 2016ko Ekainaren 13an.</ref>''”'' sortu zuen 91 urte zituela. Hilabete batzuk beranduago hil zen bere jaiotze-hirian, Milanen.
 
== Munarik jasotako sariak ==
93. lerroa:
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda|2}}
<references />
 
[[Kategoria:Industria diseinatzaileak]]
[[Kategoria:Italiako eskultoreak]]
[[Kategoria:Milandarrak]]
{{Bizialdia|1907ko|1998ko|Munari, Bruno}}