Charles eta Ray Eames: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
17. lerroa:
 1930ean, Charles-ek St. Lous-en bere lehen arkitektura estudioa zabaldu zuen Charles Gray-rekin batera. 
 
Charles Eames, Eliel Saarinen arkitekto finlandiarraren influentzia handia izan zuen. Azken honen semea, [[Eero Saarinen]], Charles-en lagun eta lankidea izango zen aurrerantzean. 1938an, Charles eta bere familia Michigan-era lekualdatu ziren, Eliel-en gonbidapena onartuz. Bertan Charles ‘Cranbook Academy of Art’ eskolan arkitektura irakasle eta diseinu industrialaren arloko buru izan zen. Charles eta Eero Saarinen ‘Etxerako Altzairuen Diseinu Organiko’-ko lehiaketan irabazle izan ziren New York-eko Arte Modernoko Museorako egindako altzariei esker. Haien lanak egur-modelaketaren teknika berriaren bitartez eginda zegoen, jatorriz Alvar Aaltok garatutakoa. Aurrerantzean, Charles-ek gehiago garatu zuen teknika hau egurkontratxapatuzko produktuekin; aulkiak eta bestelako altzariak landu zituen. Horretaz gain, II. Mundu Gerra bitartean Estatu Batuetako itsas armadarako oholtxoak eta esku-oheak egin zituen. 
 
1941ean, Charles eta Catherine dibortziatu ziren. Ondoren, Charles Bernice (‘Ray’) Kaiser-ekin, ezkondu zen. Bernice Sacramenton[[Sacramento konderria (Kalifornia)|Sacramento]]-n ([[Kalifornia]]) jaiotako Cranbrookeko ikaskidea zen. Los Angelesera lekualdatu ziren, eta bertan bizi eta lan egin zuten hil ziren arte. 1940. hamarkadaren amaieran, ‘Arts & Architecture’ aldizkariaren ‘Case Study’ programan parte hartuz, Charles eta Ray Eames ‘Case Study 8#’, edo ‘Eames House’, etxe iraultzailea diseinatu eta eraiki zuten. Etxe hau, [[Ozeano Barearen ipar–mendebaldeko zuhaitz-olagarro|Ozeano Barearen]] ertzeko itsaslabar batean kokatuta zegoen. Egun gutxi batzuetan eskuz eraiki zuten, egitura osoa industriarako ziren aurrefabrikatutako altzairu zatiekin eginda. Gaur egun, etxe hau arkitektura modernoaren erakusgarria da.
 
Charles Eames 1978ko abuztuaren 21ean hil zen, bihotzekoak jota, Saint Louis-en zegoela. Bertan ehortzi zuten, Calvary hilerrian. Gaur egunean, St. Louis-eko ‘Walk of Fame’-ean izar bat dago bere izenarekin.