«Tornu (tresna)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Torno en el laboratorio de mecanica.jpg|thumb|Tornu paraleloa]]
Forma geometrikodun piezak biraketen bidez mekanizatzea, hariztatzea, moztea, zulatzea, zilindratzea, arbastatzea eta artekatzea ahalbidetzen duen erreminta- eta makina-multzoari deritzo '''tornua'''. [[Makina-erreminta]] hauen funtzionamendua honetan datza: mekanizatu beharreko pieza birarazten da (platerean lotuta edo zentratze-puntuak erabiliz lotuta), eta bitartean mozketa-erreminta bat edo batzuk piezaren gainazalera hurbiltzen dira abiadura eta mugimendu kontrolatuaz. Honekin txirbila harrotzea lortzen da, mekanizazio-baldintza teknologiko egokiekin.
 
 
==== Artekaketa ====
[[Fitxategi:Artekatzeko erreminta.jpg|thumb|Artekatzeko erreminta]]
Torneatzeko piezan zabalera eta sakonera aldakorrak dituzten arteka zilindrikoen mekanizazioa da artekaketa. Artekak erabilgarritasun ugari ditu, esate baterako, juntura torikoen ahokalekuentzako, hari-irteerentzako, presio-zirrindolentzako, etab. Kasu honetan, erremintak artekaren zabalera finko bat izango du, eta zeharkako orgarekin beharrezko sakonera ematen zaio. Poleen kanalak torneatutako arteken adibide argia dira.
 
==== Zulaketa ====
[[Fitxategi:Zulaketentzako kontrapuntoa.jpg|thumb|Zulaketentzako kontrapuntoa]]
Torneatzeko diren pieza asko barautsa baten bidez zulatu izan behar dira biraketa-ardatzean. Eragiketa hau egiteko, kontrapuntuan kokatzen diren barauts arruntak erabiltzen dira barauts-etxe baten bidez. Zulaketaren baldintza teknologikoak materialaren eta barautsaren ezaugarrien menpekoak dira, zulaketa normal baten moduan.