«Tornu (tresna)»: berrikuspenen arteko aldeak

Irudiak gehitu
(Irudiak gehitu)
[[Fitxategi:Torno en el laboratorio de mecanica.jpg|thumb|Tornu paraleloa]]
Forma geometrikodun piezak biraketen bidez mekanizatzea, hariztatzea, moztea, zulatzea, zilindratzea, arbastatzea eta artekatzea ahalbidetzen duen erreminta- eta makina-multzoari deritzo '''tornua'''. [[Makina-erreminta]] hauen funtzionamendua honetan datza: mekanizatu beharreko pieza birarazten da (platerean lotuta edo zentratze-puntuak erabiliz lotuta), eta bitartean mozketa-erreminta bat edo batzuk piezaren gainazalera hurbiltzen dira abiadura eta mugimendu kontrolatuaz. Honekin txirbila harrotzea lortzen da, mekanizazio-baldintza teknologiko egokiekin.
 
 
== Tornuaren historia ==
[[Fitxategi:Biolin.jpg|thumb|Biolin-arkuko tornuaren eskema]]
Ezagutzen den lehenengo tornua K.a. 850 urtekoa da. Honen irudia antzinako Egiptoko Sanchesiris eta Iompenesi apaizen hilobian agertzen da.
 
== Torneaketaren lan-mugimenduak ==
Torneaketaren lan-mugimenduak, torneatu behar den pieza eta ebaketa-erremintaren arteko mugimendu erlatiboak dira. Erreminta X eta Y ardatzetan mugitzen denean, aitzinapen-mugimendua eta iraganaldi-mugimendua sortzen ditu hurrenez hurren.Bestalde, erremintaren eta piezaren arteko biraketa-mugimendu erlatiboa da ebaketa-mugimendua, erreminta eta piezaren gainazalaren artekoa.<ref>«[http://www.epetrg.edu.ar/apuntes/principiosdetorneado.pdf]»,Ebaketa-mugimenduen inguruko informazio gehiago: http://www.epetrg.edu.ar/apuntes/principiosdetorneado.pdf (Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 25ean)</ref>
[[Fitxategi:05-05-torneado-01.jpg|thumb|Ebaketa, aintzinapen eta iraganaldi sakonera mugimenduak]]
 
 
* '''Ebaketa-mugimendua''': orokorrean, ardatz nagusiarekiko biratzen duen piezan eragiten da. Mugimendu hau motor elektriko batek eragiten du, eta torloju nagusiari transmititzen dio polea edo engranaje-multzo baten bidez. Torloju nagusiak, lotura-sistema ezberdinak ditu bere muturrean (atzapar-platerak, matxardak, mandrinu osagarriak eta bestelakoak), zeintzuk mekanizatu beharreko pieza lotzen duten. Ohiko tornuek abiadura-gama finkoa dute. Zenbakizko kontroleko tornu modernoetan, berriz, buruaren biraketa-abiadura aldakorra eta programagarria da, eta mekanizazioak eskaintzen dituen egoera optimoetara egokitu daitezke.
== Tornu-eragiketak ==
Ebaketa-erremintaren posizioaren eta mugimenduaren arabera, hainbat eragiketa ezberdin burutu daitezke tornuan. Eragiketa ohikoenak zilindraketa, aurpegiketa, artekaketa eta mandrinaketa dira. Zenbakizko kontroleko tornuetan profilaketa konplexuak ere egin daitezke.<ref>«[http://pcpiluisvives.webcindario.com/Actividad%2052%20torno%20paralelo.htm ]»,Tornuaren ebaketa-eragiketen eta atalen inguruko informazioa: http://pcpiluisvives.webcindario.com/Actividad%2052%20torno%20paralelo.htm (Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 25ean)</ref>
[[Fitxategi:Cilindri.jpg|thumb|Zilindraketaren eskema]]
 
==== Zilindraketa ====