21
edits
No edit summary |
No edit summary |
||
* '''Iraganaldi-mugimendua''': pasada bakoitzean harrotutako materialaren sakonera zehazten duen ebaketa-erremintaren mugimendua da. Mugimendu honek erremintak egiten du, eta piezaren biraketa-ardatzarekiko noranzko perpendikularrean egiten da. Harrotu ahal den material-kantitatea baldintzatzen duten faktoreak hurrengoak dira: mekanizatu beharreko material-mota, ebaketa-abiadura, makinaren potentzia, aitzinapena etab.
== Tornu-eragiketak ==
Ebaketa-erremintaren posizioaren eta mugimenduaren arabera, hainbat eragiketa ezberdin burutu daitezke tornuan. Eragiketa ohikoenak zilindraketa, aurpegiketa, artekaketa eta mandrinaketa dira. Zenbakizko kontroleko tornuetan profilaketa konplexuak ere egin daitezke.
==== Zilindraketa ====
Zilindraketa piezaren barneko hutsunean egiten denean mandrinaketa deritzo.
==== Artekaketa ====
Torneatzeko piezan zabalera eta sakonera aldakorrak dituzten arteka zilindrikoen mekanizazioa da artekaketa. Artekak erabilgarritasun ugari ditu, esate baterako, juntura torikoen ahokalekuentzako, hari-irteerentzako, presio-zirrindolentzako, etab. Kasu honetan, erremintak artekaren zabalera finko bat izango du, eta zeharkako orgarekin beharrezko sakonera ematen zaio. Poleen kanalak torneatutako arteken adibide argia dira.
==== Zulaketa ====
Torneatzeko diren pieza asko barautsa baten bidez zulatu izan behar dira biraketa-ardatzean. Eragiketa hau egiteko, kontrapuntuan kokatzen diren barauts arruntak erabiltzen dira barauts-etxe baten bidez. Zulaketaren baldintza teknologikoak materialaren eta barautsaren ezaugarrien menpekoak dira, zulaketa normal baten moduan.
==== Alakaketa ====
Alakaketa tornuko eragiketa arrunta da. Bere oinarria piezen barne- eta kanpo-ertzak makestea da, ertzek eragiten dituzten ebakidurak ekiditeko eta ondorengo muntaketa-lanak errazteko. Alakaketa arruntena 1 mm bider 45°-koa izaten da, eta erreminta egoki batekin egiten da. Erreminta biraketa-ardatzarekiko paralelo mugitzen da. Horrela, piezaren barnean sakontzen du, alakari eman nahi zaion dimentsioa lortu arte.
==== Espeken mekanizazioa ====
|
edits