«Tornu (tresna)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Torno en el laboratorio de mecanica.jpg|thumb]]
Forma geometrikodun piezak biraketen bidez mekanizatzea, hariztatzea, moztea, zulatzea, zilindratzea, arbastatzea eta artekatzea ahalbidetzen duen erreminta- eta makina-multzoari deritzo '''tornua'''. [[Makina-erreminta]] hauen funtzionamendua honetan datza: mekanizatu beharreko pieza birarazten da (platerean lotuta edo zentratze-puntuak erabiliz lotuta), eta bitartean mozketa-erreminta bat edo batzuk piezaren gainazalera hurbiltzen dira abiadura eta mugimendu kontrolatuaz. Honekin txirbila harrotzea lortzen da, mekanizazio-baldintza teknologiko egokiekin.
 
teknologiko egokiekin.
Mozte-erreminta, torneatzen den ardatzarekiko paralelo (X ardatza) edo elkarzut (Y ardatza) diren gida edo errailetan zehar irristatzen da. Batzuetan hirugarren orga bat ere ager daiteke, Charriot deritzona. Charriot orga hau beharrezko graduak inklinatuz, konoak egitea lortzen da. Charriot-aren gainean erreminta-etxea itsatsita doa. Orga mekanizatu nahi den piezari paralelo den ardatzean zehar mugitzen denean, piezaren zilindraketa lortzen da. Piezari elkarzut den ardatzean mugitzen denean, berriz, aurpegiketa gertatzen da.
 
Profilaketa konikoak eta esferikoak lortzeko tornu kopiatzaileak, automatikoak eta zenbakizko kontrolezkoak egokiak dira, bi orgak aldi berean lan egitea ahalbidetzen baitute.
 
Tornua erabiliz material ezberdinak mekaniza daitezke, besteak beste, altzairua, burdinurtua, brontzea edo letoia.