Mahatma Gandhi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EZ ZAIT INFORMAZIO EGOKIA IRUDITU
jaja
20. lerroa:
}}
 
potepotepotepotepote
'''OTEPOTEPINTXOPOTE'''
 
'''Mohandas Karamchand Gandhi''' ([[gujaratera]]z: મોહનદાસ કરમચંદ ગાંધી, mohandās karamchand gā̃dhī; [[Porbandar]], [[India]], [[1869]]ko [[urriaren 2]]a - [[New Delhi]], India, [[1948]]ko [[urtarrilaren 30]]a) abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. '''Mahātmā Gandhi''' izenaz egin zen ezaguna ([[sanskrito]]z: ''{{lang|sa|mahā ātmā}}'', «arima handia»). [[India]]ko estatuaren sortzaileetariko bat izan zen, eta ''Bapu ''izena ere ematen diote han, [[gujaratera]]z બાપુ ''bāpu ''hitzak «aita» esan nahi baitu. Mahatmaren filosofiak [[bakezaletasun]]a iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatzen du. Bizitza osoan, mota guztietako [[indarkeria eza|indarkeriaren aurka]] egin zuen. Ekonomiari buruz, uste zuen kapitala ez dela lanaren gainetik jarri behar, ezta alderantziz ere, bi ideiak arriskutsuak zirelako. Oreka aurkitu behar zen, biak zirelako garrantzi handikoak garapenerako. Oso bizimodu umila izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen. [[Barazkizaletasun|Begetarianoa]] zen.
 
[[XIX. mendea]]n erreforma garrantzitsuak gertatu ziren [[India]]n. Mugimendu horiek [[Hinduismo]] tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu. Arlo horretan, Gandhik eragin handia izan zuen. [[1918]]tik aurrera, indiar mugimendu nazionalistaren buruzagia izan zen. Borrokatzeko metodo berriak ezarri (grebak, gose grebak) eta borroka armatuari uko egin zion, britainiar dominatzaileei eusteko bakezaletasuna bultzatuz. Kontzientziari egin behar zitzaion so eta desobedientzia zibila ere aldarrikatu zuen; tradizio indioetara itzultzeko deia egin zuen. [[Lev Tolstoi]]rekin gutunak gurutzatu zituen, bortizkeriaren aurkako kontzeptuan haren eragina baitzegoen. [[Gatzaren martxa]] egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek [[India]] osoa zeharkatu ondoren.