Mahatma Gandhi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
IZENA GAIZKI ZEGOEN
t 85.87.150.240 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Syum90 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
| izena =JON POTEIZAMahatma Gandhi ALIAS POTE
| izen osoa = Mohandas Karamchand Gandhi
| ezizena = Mahatma Gandhi, Bapu, Gandhiji
20. lerroa:
}}
 
POTE'''Mohandas Karamchand Gandhi''' ([[gujaratera]]z: મોહનદાસ કરમચંદ ગાંધી, mohandās karamchand gā̃dhī; [[Porbandar]], [[India]], [[1869]]ko [[urriaren 2]]a - [[New Delhi]], India, [[1948]]ko [[urtarrilaren 30]]a) abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. '''Mahātmā Gandhi''' izenaz egin zen ezaguna ([[sanskrito]]z: ''{{lang|sa|mahā ātmā}}'', «arima handia»). [[India]]ko estatuaren sortzaileetariko bat izan zen, eta ''Bapu ''izena ere ematen diote han, [[gujaratera]]z બાપુ ''bāpu ''hitzak «aita» esan nahi baitu. Mahatmaren filosofiak [[bakezaletasun]]a iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatzen du. Bizitza osoan, mota guztietako [[indarkeria eza|indarkeriaren aurka]] egin zuen. Ekonomiari buruz, uste zuen kapitala ez dela lanaren gainetik jarri behar, ezta alderantziz ere, bi ideiak arriskutsuak zirelako. Oreka aurkitu behar zen, biak zirelako garrantzi handikoak garapenerako. Oso bizimodu umila izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen. [[Barazkizaletasun|Begetarianoa]] zen.
 
[[XIX. mendea]]n erreforma garrantzitsuak gertatu ziren [[India]]n. Mugimendu horiek [[Hinduismo]] tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu. Arlo horretan, Gandhik eragin handia izan zuen. [[1918]]tik aurrera, indiar mugimendu nazionalistaren buruzagia izan zen. Borrokatzeko metodo berriak ezarri (grebak, gose grebak) eta borroka armatuari uko egin zion, britainiar dominatzaileei eusteko bakezaletasuna bultzatuz. Kontzientziari egin behar zitzaion so eta desobedientzia zibila ere aldarrikatu zuen; tradizio indioetara itzultzeko deia egin zuen. [[Lev Tolstoi]]rekin gutunak gurutzatu zituen, bortizkeriaren aurkako kontzeptuan haren eragina baitzegoen. [[Gatzaren martxa]] egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek [[India]] osoa zeharkatu ondoren.
 
Askotan espetxeratu zuten eta berehala hartu zuten heroi ospea. [[1931]]n, [[Londres]]en izan zen hitzaldi bat ematen eta [[India]]ren independentzia aldarrikatu zuen. Kongresuan, eskuinarekin elkartu zen eta [[Jawaharlal Nehru|Nehru]] bere jarraitzailearekin arazoak izan zituen, hura ezkerraren ordezkari baitzen. [[1942]]an, [[Londres]]ek Richard Stafford Cripps bidali zuen bitartekari nazionalistekin negoziatzeko, baina ez zuten irtenbiderik aurkitu eta erradikalizatu egin ziren. Gandhi eta emazte masturbaKasturba kartzelan sartu zituzten eta hantxe hil zitzaion andrea. Berak, berriz, 21 eguneko baraualdia egin zuen.
 
[[India]]ren independentziarako funtsezko eginkizuna egin zuen, baina [[Pakistan]] banatu izanak asko desanimatu zuen. Independentziaren ondoren, Gandhi Indiako gizartea eraldatzen saiatu zen eta maila behereneko [[kasta]]k integratzeko ahalegina egin zuen (''shudrá'' edo esklaboak, ''pariak'' edo ukiezinak eta ''mlecha'' edo barbaroak), nekazari guneak garatzen saiatu zen bezalaxe. Ez zituen [[India]]ren independentziaren ondoren etorri ziren erlijio istiluak ontzat hartu; aitzitik, hinduen lurraldeetako musulmanak defendatu zituen. Horregatik, [[1948]]ko [[urtarrilaren 30]]ean, 78 urte zituela, [[Nathuram Godse]]k, indiar integrista fanatikoak hil zuen. Errautsak [[Ganges]] ibaira bota zituzten.