Mahatma Gandhi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.87.150.240 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
m,
24. lerroa:
[[XIX. mendea]]n erreforma garrantzitsuak gertatu ziren [[India]]n. Mugimendu horiek [[Hinduismo]] tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu. Arlo horretan, Gandhik eragin handia izan zuen. [[1918]]tik aurrera, indiar mugimendu nazionalistaren buruzagia izan zen. Borrokatzeko metodo berriak ezarri (grebak, gose grebak) eta borroka armatuari uko egin zion, britainiar dominatzaileei eusteko bakezaletasuna bultzatuz. Kontzientziari egin behar zitzaion so eta desobedientzia zibila ere aldarrikatu zuen; tradizio indioetara itzultzeko deia egin zuen. [[Lev Tolstoi]]rekin gutunak gurutzatu zituen, bortizkeriaren aurkako kontzeptuan haren eragina baitzegoen. [[Gatzaren martxa]] egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek [[India]] osoa zeharkatu ondoren.
 
Askotan espetxeratu zuten eta berehala hartu zuten heroi ospea. [[1931]]n, [[Londres]]en izan zen hitzaldi bat ematen eta [[India]]ren independentzia aldarrikatu zuen. Kongresuan, eskuinarekin elkartu zen eta [[Jawaharlal Nehru|Nehru]] bere jarraitzailearekin arazoak izan zituen, hura ezkerraren ordezkari baitzen. [[1942]]an, [[Londres]]ek Richard Stafford Cripps bidali zuen bitartekari nazionalistekin negoziatzeko, baina ez zuten irtenbiderik aurkitu eta erradikalizatu egin ziren. Gandhi eta emazte Kasturbamasturba kartzelan sartu zituzten eta hantxe hil zitzaion andrea. Berak, berriz, 21 eguneko baraualdia egin zuen.
 
[[India]]ren independentziarako funtsezko eginkizuna egin zuen, baina [[Pakistan]] banatu izanak asko desanimatu zuen. Independentziaren ondoren, Gandhi Indiako gizartea eraldatzen saiatu zen eta maila behereneko [[kasta]]k integratzeko ahalegina egin zuen (''shudrá'' edo esklaboak, ''pariak'' edo ukiezinak eta ''mlecha'' edo barbaroak), nekazari guneak garatzen saiatu zen bezalaxe. Ez zituen [[India]]ren independentziaren ondoren etorri ziren erlijio istiluak ontzat hartu; aitzitik, hinduen lurraldeetako musulmanak defendatu zituen. Horregatik, [[1948]]ko [[urtarrilaren 30]]ean, 78 urte zituela, [[Nathuram Godse]]k, indiar integrista fanatikoak hil zuen. Errautsak [[Ganges]] ibaira bota zituzten.