Toskanako Dukerri Handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
44. lerroa:
 
== Habsburgo-Lorenatarren agintaldia ==
[[1730eko hamarkada]]ren hasieratik, zenbait europar gortek mugimendu diplomatikoak egin zituzten Toskanako Dukerri Handiko gobernua lortzeko. Inongo zalantzarik gabe, aukera handiena [[Karlos III.a Espainiakoa]] [[Espainiako Infantea|infantea]]<nowiki/>k zuen (aurrerago [[Espainia]]ko errege izan zen), [[Filipe V.a Espainiakoa]] erregearen eta [[Elisabet Farnesio|Isabel Farnesio]] printzesaren semea zenak. Karlosek oinordekotza eskubide batzuk jaso zituen oinordekotzan Florentziako tronuari buruz bere amaren familiaren aldetik, hots, [[Farnese]] familiatik, dukerri handiko familiaren senideasenide zenabaitzen.
 
[[1735]]ean, [[Poloniako Ondorengotza Gerra]]ren testuinguruan, espainiar eta austriar diplomaziek puntu eta jarrai bat adostu zuten florentziar kausari dagokionez. Horren bidez, Espainiak —artean boteretsua zen— [[Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa]]ren alaba [[Maria Teresa I.a Austriakoa]] artxidukesa onartu zuen: enperadoreak [[Bi Sizilietako Erresuma]] Karlos Borboikoa infanteari eman behar zion, [[Parmako Dukerria]] eta Toskanako Dukerri Handiko tronuaren gaineko eskubideei uko egitearen truke. Akordio hura onartuta, Espainiak lehia oro utzi zuen [[Austriako Ondorengotza Gerra]]ri zegokionez.