Elektroentzefalograma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Spike-waves.png|thumb|Erregistraturiko elektroentzefalograma]]
 
'''Elektroentzefalograma''', '''entzefalograma''' edo '''EEG''', garunaren[[Garun|garuna]]ren jarduera elektrikoaren erregistroa da, zehazki, garunaren neuronek sortutako bulkada elektrikoak neurtzen ditu.
 
Elektroentzefalograma gaixotasunak diagnostikatzeko erabiltzen den azterketa neurologikoa da. Paziente baten kontzientzia-egoera aztertzeko erabiltzen da, eta baita garun-heriotza ziurtatzeko ere.
8. lerroa:
 
== Jatorri fisiologikoa==
Ehun nerbiosoak potentzial elektriko aldakorrak sorrarazten ditu,  eta hauek organismoaren kitzikaberatasunaren oinarri dira. Deskarga elektriko batek sortzen dituen seinale elektrikoak dira potentzial elektrikoak, eta hauek  mintz zelularrean zehar hedatzen dira.  Elektroentzefalogramak garun-azalaren aktibitate elektrikoa hartzen du kontuan. Aktibitate hau, talamoaren[[talamo]]aren eta garun-azalaren arteko elkarrekintzen ondorioz sortzen da.
 
Ekintza potentziala, hau da, sistema nerbiosoak informazioaren garraiorako erabiltzen duen ekintza elektrikoa,  neurona-mintzean zeharreko ioi-trukaketaren ondorioz sortzen da, eta honek potentzial elektrikoan aldaketak sorrarazten ditu. Ekintza potentzial hauek ehun ezberdinetan zehar informazioa hedatzeko funtsezko transmisio-bidea da.
 
Garun-azalaren zelula piramidalak ekintza potentzialaren edo seinale elektrikoaren erantzule nagusiak dira. Zelula hauek [[neurona]] mota bereziak dira, beren axoiak beste eremu kortikaletan proiektatzen dira, konexio- edo proiekzio-zuntzen moduan. Neurona hauetako bakoitzak dipolo elektriko txiki bat eratzen du, eta dipolo honen polaritatea  bulkada motaren araberakoa izaten da.
 
Pazientea eta elektroentzefalografoa konektatzen duten gailuek, hau da, elektrodoek,  jasotako seinaleak ezberdinak izango dira, iturri elektrikoen eta elektrodoen arteko eroankortasun elektrikoaren arabera.
33. lerroa:
 
== Erabilera klinikoa ==
Askotan, garuneko lesioak edo anomaliak antzemateko erabiltzen da elektroentzefalograma. Lesio hauen  identifikazioan, diagnostikoan, eta jarraipenean laguntzeko ere erabiltzen da. Antzematen diren gaixotasunen artean ohikoak dira: [[epilepsia]], alzheimerra[[alzheimer]]ra eta [[amnesia]].
 
== Bibliografia ==