Elektroentzefalograma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
formatua
7. lerroa:
Elektroentzefalogramak sortutako seinaleen abantaila nagusia, denboran duten bereizmen handia da. Honek, neuronen jarduera elektrikoen aldaketak momentuan neurtuak izatea ahalbidetzen du. Aldi berean, desabantaila nagusia seinaleek espazioan duten bereizmen txikia da. Hau dela eta, ezin da zehazki jakin neurtutako seinale elektrikoa garunaren zein gunetan sortu den.
 
== Jatorri fisiologiko afisiologikoa==
Ehun nerbiosoak potentzial elektriko aldakorrak sorrarazten ditu,  eta hauek organismoaren kitzikaberatasunaren oinarri dira. Deskarga elektriko batek sortzen dituen seinale elektrikoak dira potentzial elektrikoak, eta hauek  mintz zelularrean zehar hedatzen dira.  Elektroentzefalogramak garun-azalaren aktibitate elektrikoa hartzen du kontuan. Aktibitate hau, talamoaren eta garun-azalaren arteko elkarrekintzen ondorioz sortzen da.