Franklin Delano Roosevelt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Biografia eta arbasoak: barne lotura zuzenketa
t →‎Karrera politikoa: barne lotura zuzenketa
58. lerroa:
[[1910]]ean, [[New York]]eko estatuko Senatura aurkeztu zen hautagai, Hyde Park distritoan, non [[1884]]az geroztik, sekula ez zuen irabazi demokrata batek. Roosevelt abizenak, familiaren diruak eta urte horretako demokrata korronteak, [[Albany]] hiriburura eraman zuten.
 
[[1912]]an, Roosevelt 30 urteko gaztea zen, altua, itxura onekoa eta ondo baino hobeto hitz egiten zuen gizon honek arrakasta izan zuen berehala New Yorkeko Demokraten artean. [[1912]]ko urte hartan [[Woodrow Wilson]] hautatu zutenean, Franklinek [[Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada|Itsas Armada]]ko Idazkari Adjuntua izan zen.
 
[[1914]]an, AEBetako hautagai demokrata bezala joan zen, baina porrota jasan zuen.
64. lerroa:
[[1913]] eta [[1917]] artean, Itsas Armada zabaltzeko ahaleginetan aritu zen eta honek Administrazioko bakezaleen aurkaritza erakarri zion, Estatuaren Idazkaria zen [[William Jennings Bryan]]en kasu. [[AEBetako Itsas Armadaren Erreserba]] sortu zuen, gerra garaian mobilizatu zitekeen ondo entrenatutako erreserbista taldea.
 
[[Wilson]]ek [[Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuak|Armada]] eta [[Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada|Itsas Armada]] bidali zuen [[Erdialdeko Amerika|Erdialdeko Ameriketara]] eta [[Karibe (argipena)|Karibera]]. Rooseveltek berak egin zuen [[1915]]ean AEBk [[Haiti]]n ezarri zuen konstituzioa.
 
[[1917]]ko apirilean, [[Ameriketako Estatu Batuak]] [[Lehen Mundu Gerra|I. Mundu Gerran]] sartu zirenean, Roosevelt AEBetako Itsas Armadaren administratzaile garrantzitsuena bilakatu zen, Armadako Idazkaria zen [[Josephus Daniels]] arrazoi politikoek igo baitzuten kargu horretara eta ordezkari funtzioak besterik ez baitzituen betetzen.
74. lerroa:
[[1920]]an, Demokraten Konbentzio Nazionalak AEBetako lehendakariordetzarako kandidato izendatu zuen, Ohioko gobernadorea zen [[James M. Cox]]en atzetik. [[Warren G. Harding|Warren Harding]] errepublikazalearena izan zen garaipena, ordea, eta Rooseveltek New Yorkeko lege lanetatik erretiroa hartu zuen, ingurukoek berriz ere politikara itzuliko zela iragartzen bazuten ere.
[[Fitxategi:Roosevelt20.jpg|right|thumb|250px|[[Franklin Delano Roosevelt|Franklin Roosevelt]] [[1920]]an]]
 
== Bizitza pribatua ==
Franklin karisma handiko gizona zen, itxura onekoa eta lagunartekoa zen bitartean, Eleanor lotsatia eta uzkurra zen, [[1906]] ondorengo hamarraldi osoan, haurdun eta bizitza sozialetik erabat at egon zelarik gainera. Rooseveltek azkar aurkitu zituen ezkontzatik kanpoko amoranteak eta haietako bat Eleanorren idazkaria izan zen; [[1914]]an kontratatu eta gutxira izan zuten harreman hori.