Florentziako Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
18. lerroa:
| dirua= [[Florin]]a (1252–1533)
}}
'''Florentziako Errepublika''' edota '''Florentziar Errepublika''' ([[italiera]]z ''Repubblica Fiorentina'') gaur egungo [[Toskana]] eskualdean zegoen eta [[Florentzia]] hiriburu zuen [[Erdi Aro]]ko estatu bat izan zen. [[1115]]an<nowiki/>ean, [[Matilde Canossakoa]] markesa hil zenean, florentziarrek [[Florentziako Dukerria]] desegin eta [[komuna]] bat eratu zutenean sortu zen. Errepublika [[Gonfalonieregonfaloniere]] (hiriko agintari titularra) batek hautatutako [[Florentziako Signoria]] izeneko kontseiluak gobernatzen zuen, aldi berean, Gonfalonieregonfaloniere delakoa florentziar [[gremio]]etako kideek hautatzen zuten.
 
Errepublika honetako historia borroka eta liskarrez betea dago. [[1434]]an [[Cosimo Medici]]k burututako [[estatu kolpe]] baten bitartez Errepublikaren eta hiriburuaren kontrola [[Medici]]tarren eskuetara igaro zen. [[1494]]. urterarte hiria Medicitarren menpe egon zen, baina denboraldi labur batez [[Girolamo Savonarola]] fraideak kanporatu egin zituen, [[1512]]an gerora [[Leon X.a|Leon X.a Aitasantua]] bilakatuko zen Joan Medicik hiriaren kontrola berreskuratu zuen arte. [[1527]]an Meditarren agintea bigarrengo aldiz iraulia izan zen, [[Cognaceko Ligaren Gerra]]n zehar, baina [[1531]]an eta Florentzia ahamika hilabetez setiatu ondoren Medicitarrek berriz ere bereganatu zuten. [[1532]]an Errepublika behin-betiko desegin zen, [[Klemente VII.a|Klemente VII.a Aisantuak]] [[Alexandro Medicikoa]] [[Florentziako Dukerria|Florentziako duke]] izendatu eta ordurarte [[Errepublika]] zena [[Oinordetzako monarkia]] izatera iragan zenean.