Hizkuntza-erregistro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
+ Hizkuntza-erregistro motak atala
1. lerroa:
[[Hizkuntzalaritza]]n, '''hizkuntza erregistroa''' egoera, hizketa-gai eta helburu jakin bati buruzko [[hizkera|hizkuntza aldaera]] edo estiloa da. Hizkuntza-erregistro baten erabilera eragiten duten beste faktoreak formaltasun edo erritualizazio-maila eta erabiltzen den bitartekoa (ahozko hizkuntza edo hizkuntza idatzia den, besteak beste) izaten dira. Adibidez, idatzi administratiboetan erabiltzen den estiloa hizkuntza-erregistro bat da, gai jakinei buruz (administrazioarekin loturikoak), bitarteko jakin bat erabiliz (idatziz) eta modu ofizial batez garatzen dena baita.
 
==Erregistro motak==
Hizkuntza-erregistroak aipatzen direnean, bi mutur aipatu ohi dira. '''[[Hizkuntza-erregistro lagunartekoa|Lagunarteko erregistroa]]''', alde batetik eta '''[[Hizkuntza-erregistro formala|erregistro jasoa]]''' edo '''[[Hizkuntza-erregistro formala|formala]]''' bestetik.
 
:'''Adibidez:'''
 
:* Administrazioari zuzenduriko [[gutun formal]] batek '''[[hizkuntza-erregistro formala]]''', jasoa, beharko luke. ('Zuzentzen gatzaizkizue', 'Gure eskaera kontuan hartuko duzuelakoan'...).
:* Bi boxeolari harroputzen arteko taberna bateko elkarrizketa baten itzulpenak, ziur aski, '''[[hizkuntza-erregistro lagunartekoa]]''' beharko luke. ('Izorra hadi!', 'hoa antzarak ferratzera!', 'Zakurraren putza!'...).
 
Bi hizkuntza-erregistro horien artean, hainbat hizkuntza-erregistro mota daude: erregistro formalenetik lagunartekoeneraino. Esate baterako, bi ezezagunen arteko lehen elkarrizketak erregistro formalago edo lagunartekoago izango du testuinguruaren arabera.
 
{{zirriborro}}