George Bernard Shaw: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎top: clean up using AWB
t tipografikoa
10. lerroa:
| heriotza herrialdea = [[Erresuma Batua]]}}
 
'''George Bernard Shaw''' ([[Dublin]], [[Irlandako Errepublika]], [[1856]]ko [[uztailaren 26]]a - [[Hertfordshire]], [[Erresuma Batua]], [[1950]]eko [[azaroaren 2]]a), idazle [[irlanda]]rra, [[Literaturako Nobel Saria]]ren irabazlea [[1925]]ean eta gidoi onenaren [[Oscar Sariak|OscarsariarenOscar sariaren]] irabazlea [[1938]]an.
 
Literaturako alor guztiak landu zituen arren, satira-komediei esker izan zen batez ere ezaguna. Hogei urte zituela, Londresen egokitu zen eta ''[[Fabian Society]]'' erakunde [[sozialismo|sozialista]] sortzen kide izan zen [[1884]]an. Urte haietan idatzi zituen nobelek ez zuten arrakastarik izan, baina ospea eman zioten aldizkari berezietan azaldu zituen literatura- eta musika-kritikako lanek, Wagner-en musikari eta Ibsen-en antzerkiari buruz idatzitakoek bereziki. [[1892]]an aurkeztu zuen bere lehen antzezlana, ''[[Widowers' Houses]] (Gizon alargunen etxeak)'' eta ''[[The Philanderer]]'' (1893,'' Amorantea'') eta ''Mrs. Warren´s Profession ''(1893, ''Warren anderearen lanbidea'') idatzi zituen ondoren. Viktoria erreginaren garaiko gizartearen hipokresia salatu zuen lan horietan. Molde askotako obrak aurkeztu zituen ondorengo urteetan; haietan, garai hartako gizartearen arazoak eta gorabeherak erakutsi zituen betiere, baina osagarri komiko paregabe batzuen bitartez zorroztu zituen satirarako bideak. Militarismoa kritikatu zuen ''Arms and the Man ''(1894, ''Armak eta gizona'') lanean, gizartean gailen ziren azaleko portaerak ''Major Barbara'' (1905, ''Komandante Barbara'') obran eta britainiarren klasismoa ''[[Pygmalion]]'' bere maisulanean (1913). Historian oinarrituriko obrak ere egin zituen: ''Caesar and Cleopatra ''(1901, ''Zesar eta Kleopatra'') eta ''Androcles and the Lion'' (1912, ''Androkles eta lehoia''). Lehen Mundu Gerraren ondoren, obra lirikoago bat idatzi zuen, ''Saint Joan'' (1923, ''Santa Joana'') Joana Arc-ekoaren bizitzan oinarritua. 1925ean [[Literaturako Nobel Saria|Literaturako Nobel saria]] eman zioten. Bere ideia [[sozialismo|sozialistei]] buruzko saioak idatzi zituen bizitzako azken urteetan.