Donostiako ikastolen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
10. lerroa:
 
==Parte zaharreko eragina==
1960ko udan [[Elbira Zipitria]]k ikastaro berezi bat eman zuen, irakasle zirenentzat edo izango zirenentzat. Ikastaroa, abuztuan eman zuen Felitxu Eraso frantzesekoak erabiltzen zituen lokaletan [[Mari kalea (Donostia)|Mari kalea]] eta Koruko Amabirjinaren kantoian zegoen etxeko behe-solairuan, gaur eraikin berri bat dago bertan. Ikastaro hori arratsaldeko 6etatik 8tara izan zen abuztuan, eta bertan gramatika eman zigunzen batez ere.
Bertara onartuak izan ginenziren:[[Maria Dolores Agirre]] Aizpuru, Errezil, 1904 -1997 (''Academia Lengua y Declamación'', Donostiako Udala), Mª Dolores Goya Mendiola, Donostia, 1913-1986 (Karkizano Ikastola 1951-70 )
Karmele Esnal Zulaika, Orio, 1932 - 2012 (Buen Pastor, [[Santo Tomas Lizeoa]] 1997), Mª Karmen Mitxelena, Usurbil, 1938 (Orixe), Miren Egaña Goya, Donostia, 1946 (Karkizano Ikastola 1964-75), Mª Carmen Lasarte, Izaskun Busto, Mª Carmen Iriondo, Markel Izagirre, Manuel Mª Hernandez, Faustino Lasagabaster.
 
==Groseko hasiera==
Karkizano kaleko ikastola 1951an, Maria Dolores Goia donostiarrak zabaldu zuen bere etxean, hasieran Parte zaharrekoekin gertatzen zen bezala hamar haurrek hartzen zuten eskola goizean eta beste hamarrek arratsaldean, saio bakoitzak bi ordu zituen. 1965an bulegoak izandako bi lokal lortu,eta ikastola etxetik kanpora atera zen eta ikasle kopurua jada handitzen hasia bazen ere, gehiago handitu zen, eta gainera ikasleak goiz eta arratsaldez etortzen ziren.Aldi berean orduz kanpo eta gurasoek nahi zuten ikasleek sei urtetik aurrera frantsesera ikas zezaketen Parte zaharrean egiten zuten antzera, Miren Egañak Eskola Frantsesetan ikasi zuen eta frantsesera baitzekien. [[1968]]an Oltra Moltó, Gipuzkoako [[Gobernadore Zibil]]ak mehatxatu zituen ikastolak eta azkenean legalizarazi zituen. Artean zenbait guraso Kontxita Beitia pasaitarren gidaritzapean Grosen ikastola handi bat behar zela eta, [[Zurriola ikastola]] zabaldu zen [[1969]]an.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Egaña|izena=Miren|egile-lotura=|izenburua=Kantu herrikoiak ikastolan baliabide. Donostiako Karkizano kaleko ikastola, 1964-75|aldizkaria=Jentilbaratz. 105-118|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=7|alea=|data=2001|urtea=|url=|sartze-data=|issn=}}</ref>Bi ikastola hauek San Inazio parrokiaren menpe legalizatu ziren 1969an.