Braveheart: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
24. lerroa:
 
== Argumentua ==
{{argumentua txikia}}
William Wallace ([[Mel Gibson]]), "Braveheart" ezizenez, errebelde eskoziarra da. [[Eduardo I.a Ingalaterrakoa]] ([[Patrick McGoohan]]), ezizenez ''Longshanks'' edo ''Hankaluze'', ezizena duena)ingeles errege ankerraren aurkako herriaren matxinada bat zuzentzen du; honek [[Eskoziako Erresuma]]ren Koroa lortu eta herrialdea anexionatubereganatu nahi du, azken eskoziar erregeak seme-alabarik izan ez zuela aprobetxatuz.
 
Umea zela ([[1280]] inguruan) Wallacek bere aita eta anaia galdu zituen ingelesen eskuetan, eta beste asko erail dituzte ordutik. William gaztea bere osaba Argyleren zaintzara igaro zen, eta honek atzerrira eraman zuen formazio on bat izan zezan. Handik urte batzuetara Eskoziara itzuli da bakean bizitzeko asmoz. Baina ezinezkoa da. Izan ere, ''Longshanks''en zapalkuntza are handiagoa da ''ius primae noctis''a ([[lehen gaueko eskubidea]]) ezarri duenetik.
31. lerroa:
Murron McGlannough bere bikotea, zeinarekin ezkutuan ezkondu zen, Lanarkeko sheriffak erail du (Wallacek ez zuelako ingelesek bortxa zezaten utzi). Une horretatik aurrera, Eskozia ingelesen zapalkuntzatik askatzeko bere erabakiak ez du atzera bueltarik izango. Bere ausardia, karisma eta adimenari esker boluntario asko elkartuko zaizkio. Esate baterako, bere klaneko kideak, Hamish Campbell bere haurtzaroko adiskidea, edo Esteban Zoroa irlandar xelebrea. Eskoziarren aurka, ingelesek porrot iraingarria jasango dute [[Stirlingeko zubiaren gudua]]n.
 
Garaipenaren ondoren, nobleek "Eskoziako Zaindari" izendatu dute Wallace, baina honek badaki oportunismoagatik egin dutela eta ez daudela elkarturik. ''Longshanks''ek erosi egin ditu nobleak. [[Roberto I.a Eskoziakoa|Robert Bruce]] zalantzatiak ([[Angus Macfadyen]]), Eskoziako Koroarako oinordekoak, ez daki zer egin: bere aita [[legenar|legendunak]] ([[Ian Bannen]]) [[Ingalaterra Erresuma]]rekin konpontzeko esaten dio, baina bera Wallacen alde dago.
 
Etsaia itzuliko zenaren jakitun, Wallacek Ingalaterra inbaditu eta [[York]] hartu du. Baina ezusteko aliatu bat aurkituko du: [[Gales]]ko printze emagizonaren emaztea, [[Elisabet Frantziakoa (1292-1358)|Elisabet Frantziakoa]] printzesa ([[Sophie Marceau]]). Tiranoak negoziatzen denbora galtzeko bidali zuen, baina emakumea Wallacen alde jartzen da eta biek maitasun-harreman sutsua izatenizango dute.
 
Ingelesen erantzuna berehalakoa izan da. Wallacen armadak galdu egin du [[Falkirkeko gudua]]n, nobleek eginiko traizioa dela eta. Wallacek ihes egitea lortu du zauritua egon arren. Robert Brucek gogo txarrez onartu zuen ''Longshanks''en alde egitea, baina borrokaren ondoren gorpuz betetako gudu-zelaia zeharkatzen du eta, erabat damututa, berriz okerreko aldean ez dela egongo agintzen dio bere buruari.
62. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* {{en}} [https://www.youtube.com/watch?v=wj0I8xVTV18 ''Braveheart'' filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com]
* {{en}} [http://www.imdb.com/title/tt0112573/ Braveheart Internet Movie Databasen]